LUZAIDEKO BOLANT EGUNEKO DANTZAK

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Aste Santuko Pazko egunean Luzaiden Bolanteen Eguna ospatzen da. Antzinako inauteriko konpartsak, dantzari eta pertsonai ezberdinez osatutako kopuru aldakor bat, goizez desfilatu eta dantza egiten du herrian zehar eta auzo batzuetan (Pekotxeta eta Bentak) eta arratsaldez frontoian dantzatzen du.

Pertsonai batek ematen dio izena festari: Bolantak. Pertsonaiak Behe-Nafarroako Inauteriakoak dira, eta dantzatzen dituzten dantzak baita ere. Haien artean Jauziak daude ere bai, baina hauek bertzelako funtzioa daukate eta jai giroko edozein momentuan dantza daitezke. Horregatik eta zerrenda luzea osatzen dutelako "NAFARROA BEHEREKO JAUZIAK" fitxan aurki daitezke.

Herria:

NOIZ
Data: 
Aste Santuko Pazko eguna, igandea. Goizeko 12:00tatik eguardiko 14:00ak arte eta arratsaldeko 17:00tatik 19:00ak arte, Arretxe frontoian.
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Santiagoko plazan goizez (Arretxe frontoian eguraldi txarra egiten badu) eta Arretxe frontoian arratsaldez.
Ibilbidea: 
Goizean, konpartsa Luzaidetik Arnegira joaten da eta eguardi aldera herrira bueltatzen da.
Geokokapena: 

AZALPENA

Dantzariak goizeko 8:00ak aldera elkarrekin gosaltzera elkartzen dira. Musikariak eta Gorriak herriko ostatu batean elkartzen dira eta Bolantak, normalean, gosaria beste ostatu batean erreserbatzen dute. Gosaldu ondoren, 9:15 aldera, dantzarien konpartsa Santiago plazan elkartu eta dantzatzen da eta honen ondoren, Karrikabururen etxe aurrealdean. Jauzi batzuk dantzatzen dituzte eta Makilari batzuek emanaldi txikiren bat eskaintzen dute. Jarraian, dantzariak...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Bolanteen festa, inauterietan du bere jatorria, baina XX. mendeko eboluzioaren eraginez, Maskak eta Zirtzilak bezalako hainbat pertsonai eta adierazpen bereizgarrienak desagertu dira, Bolantak bezalako pertsonaiak nagusitzen joan diren bitartean. Musika eta dantza ikuskizunaren xede eta justifikazioa bihurtu dira. Horretaz gain, Bolant Egunaren ospakizunak XX. mendearen hasieratik finkatutako inauterietako egitura eratzailea mantentzen du. Festa, P...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Bolantak: Festako irudirik garrantzitsuena da eta konpartsaren bukarean, ohoreko tokian desfilatzen dute. Beti gizonak dira; hogeik edo gehiagok parte hartzen dute eta eskuarki, garaieraren ordena gordetuz jartzen dira: txikienetik handienera. Taldea zenbaki bakoitiz osatuta badago, bikote gabe geratzen dena azkeneko bi Bolanteen artean jartzen da. Desfilean Bolanta txiki, gazte eta nagusiek hartzen dute parte.

Zaldizkoak: Zaldi gainetan jarritako bi edo lau gaztek zabaltzen dute Martxa. Beraien zeregina, segizioa zabaldu eta Bolantak dantza egiteko tokia egitea da. Ondoren eta arriskuak saihesteagatik, plazatik joaten dira. Azkenaldian, Zapurrak eta Zaldizkoak zabaltzeko dute segizioa.

Makilariak: Esku artean makila bat daramate, zein bere behatz artean dantzarazten dioten eta noizbehinka, makila airera bota eta lurrera erori aurretik jasotzen dute. Makilariaren jokua, musikaren pausoa galdu gabe eta makila bere eskuetara ailegatzea eten gabe dantzatzen segitzen den bitartean, erakusten da.

Zigantiak: Bi panpin luze dira, hiru metrokoak, gutxi gora behera. Emakumen aurpegi eta jantziak dituzte eta bi mutilek dantzarazten dituzte, Ziantepekoak. Panpinak lurrean utzi ondoren, hauek, Bolanta guztiekin batera jauziak dantzatzen dituzte.

Banderariak: Segizioa Banderariek banderarekin segitzen dute. Eskuineko ilarako banderariak bere eskuineko eskuan ikurriña darama eta ezkerrekoak, Luzaideko Gazteriaren bandera.

Gorriak: Atzetik Gorriak doaz, eskuineko eskuan eskuineko ilarakoak eta alderantziz, ezpata bana edo egurrezko sablea (kirtena gorriz margotuta eta sorbatza grisa) daramatela. Gorriak eta Banderariak dira, taldean kategoria eta ardura handiena dutenak.

Neskatoak: Jarraian Neskatoak datoz; binaka eta garaieraren ordena gordetuz jartzen dira, txikienetatik handienetara. Desfilatu eta Bolant-dantza eta Antrexatak dantzatzen dute.

Neskak eta Mutilak: Hauek, desfilatu eta Bolant Dantza eta Antrexatak dantzatzeaz gain, Kontra Dantza eta Dantza Luzea dantzatzen dute.

Atxetatupinak: Bolanteen ondoren, bi gaztek desfilatzen dute; hauek arratsaldearen azkeneko jokuaren elementu nagusienak dira. Arratsaldean soilik desfilatzen dute, festa bukaeran aritzen direlako.

Bestelako parte hartzaileak: 
Desagertutako pertsonaiak: Basa-Anddereak, Klobariak, Kabalier eta Kabaliersa,
Iraupena: 
Egun osoa. Goizekoak 4 ordu, arratsaldekoak 2 ordu

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Luzaide. Bolant eguna. 2016
ARGAZKI GALERIA
Bolant txikiak
Segizioa martxa dantzatzen frontoiko emanaldian
Makilaria
Neska txikiak
Segizio hasiera plazan sartu aurretik
Segizioa plazan sartu aurretik
Segizioa martxa dantzatzen plazan sartu aurretik
Zapurra eta Banderaria
JANZKERA

Parte-hartzaileek pertsonai bakoitzari dagokion jantzia daramate:

Zaldizkoak: Praka txuriak eta luzeak, bitxirik gabekoak eta zaldian ibiltzeko bota beltzak daramate; urre koloreko galoi batekin apainduta daramate brusa, goraino itxita eta atzekaldean botoi batzuekin lotzen dena eta aurrekaldean puntadun adur-zapi antzeko bat, hori argi kolorekoa. Buruan txapel gorria artilezko borlakin. Eskuetan eskularru txuriak eta es...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Musikarien taldea, bertako musikariek eta kontratatuta dauden hiru edo lauk osatzen dute.
Soinu tresnak: 
Eskuarki, tronboi, saxofoi, tronpeta, tronboi irristailudun, klarinete, akordeoiak eta atabal edo bateriaz osatuta da.
Garapena: 

Txirula edo xirula izan ahal zen jatorrizko musika tresna. 1832. urtez geroztik (Ozkoidi eta Irujo, 2011) Behe Nafarroako musikarien agertzea daukagu: “Aipatutako herrian, luze eta garesti den inautea ospatzen da, Frantziatik biolin jotzaile edo tuntuneroak ekarriz”. Faustin Bentaberryk eragin handia izan zuela badakigu, musika zein koreografia mailan, Behe Nafarroako dantza guztietan eta Luzaiden, batez ere. Guilcherren esanetan (1984, 460), “un milieu particulièrement disposé à le suivre” zen. Bentaberrik biolina jotzen zuen (oso aproposa zen, musikaria zirkulu baten erdian zutik jarrita, edozein musika pieza jo eta batera Jauziak seinalatu ahal zuelako), baina hogeitarren hamarkadan orkesta sartu zen eta inauterietako dantzen taldean bihurtu zen. Memorian bakarrik zeuden Jauziak dantzatzera pasatu zen. Gaur egun, orokorrean Jauziak kantatu egiten dira.