Cortesko Vals

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Cortesko Paloteadoren makil dantza. Dantzak melodiatik jasotzen du izena. Musikaren erritmoa makilak joz eramatean eta beste mugimendu batzuk egitean datza dantza. Mugimendu horien artean Pasacallesean ikusitako “zubiak” eta “turbina” izeneko mugimendu koreografikoa daude.

Cortesiak errezitatu eta dantzatu ondoren, makil dantzari guztiek hasten dute Valsa. Dantza honek hiru mugimendu mota ditu: zubiak, gurutzeak eta turbinak. Zubiak Pasacalles izeneko dantzan ikusten genituenak dira, baina orain baltsaren erritmoan dantzatuak. Horien ondoren, bi gurutze egiten dira. Hauetan dantzariek dantza ilararen posizioa eta orientazioa aldatzen dute momentuz, gerora hasierako tokira itzultzeko. Ondoren “turbina” egiten da: dantzariek kontrako zentzuan biratzen diren bi zirkulu zentrokideak osatzen dituzte eta, dantzariak aurrez-aurre topo egiten dutelarik, elkarri jotzen diote makilekin. Bukatzeko beste gurutze bat egiten da eta turbinatik errepikatzen da. Guzti hau bi aldiz egiten da.

CORTESKO PALOTEADOA fitxan esan den moduan, aintzinean dantza hau ibiltzen egiten zen, ez dantzatzen. Gaizka Barandiaranen arabera baltsa ere “San Migelen Prozesioan dantzatzen da “San Migelen ...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Makil dantzak

Izen honen azpian makilak erabiltzen diren dantzak sartuko ditugu. Makila hauek luzera aldakorrekoak izanik ere ez dira luzeak. Dantzariak makila bana eraman ohi du esku bakoitzean eta horiekin soinua egiteko kolpeak ematen ditu, esku artean dituen makilekin nahiz bere dantzakideek daramatzatenekin. Makil dantzak, orokorki zortzi dantzariz osatutako taldean dantzatzen dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Cortes. Vals. 2013
Cortes. Vals (A.Lizarribar)