Cortesko Trenzado doble

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
“La patatera”
Azalpena: 

Cortesko Paloteadoren beste zinta dantza da. Aurrekoaren antza dauka baina bere melodia biziagoa da. “Doble” izenlaguna dantzariek, une konkretu batzuetan elkar besarkatuz jiraka egiten dituzten mugimenduetatik dator. Jiratze horrek zinta dantzaren hagan txirikordatze berezia egiten du.

Izena dantzariek elkar besarkatuta egiten dituzten jiratzeetatik datorkio. Dantza Trenzado simpleren ondoren egiten da. Dantzariak hagen inguruan mantentzen dira zirkulu bat osatuz. Hasiera Trenzado simplearen bera da: tokian dantzatzen da eta bi buelta ematen dituzte inguruan, bakoitza noranzko batean. Bigarren zatian, beraien artean ezkerretik eta eskuinetik (bakoitza dagokion tokitik) gurutzatzen hasten dira. Aurreko zinta dantzaren antzera dantzatzen da, baina orain, beren dantza lagunarekin gurutzatzen direnean elkar besarkatzen dira eta bi buelta ematen dituzte beraien arteko ardatzaren inguruan jiratzen. Jiratze hau errepikatzen da gurutzatzen diren aldiro eta egin eta gero, dantzariak segitzen du zeraman bidetik. Hasierako tokira heltzen direnean denak batera jiratzen dira hagaren inguruan eta musikak agintzen duenean noranzkoa aldatzen dute zintaren azpitik pasatuz. Berriz ere has...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Zinta Dantza

Dantza hau zintzilikatutako zintak dituen masta baten inguruan egiten da. Dantzari bakoitzak zinta bati eusten dio eta mastaren inguruan egiten den dantza garatuz doan heinean, zintak txirikordatzen dira hagaren inguruan. Zailtasuna akatsik gabeko txirikordatze eta destxirikordatze horretan datza.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Cortes. 1966. Zinta dantza. R. Madurga
BIDEO GALERIA
Trenzado Doble. Cortes. 2013
Trenzado Doble