Cortesko Cortesías

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Cortesko paloteadoren dantza. Cortesiak Mikel Deunaren eguneko bi momentu ezberdinetan dantzatzen dira: goizean santua elizatik ateratzen denean, prozesioa hasi baino lehen; eta arratsaldez paloteadoren funtzioaren barruan. Cortesiak dantza sinplea da eta bi zati koreografikoak ditu, zati musikalei dagozkienak. Lehendabizikoan (hasierako zortzi konpasei dagokiena) dantzariak atzeraka doaz musikaren erritmoan eta belauniko jarriz azkeneko konpasean bukatzen dute. Musika esaldi hau errepikatzen da eta, urrats berberekin, dantzariak aurrerantz doaz beren hasierako tokietaraino. Bigarren zatia ilara aldaketa bat egiteko erabiltzen da edo dantzariek beren ilaran lekuz aldatzeko.

Goizean, eta udala elizarako bidean lagundu eta gero, hamasei paloteadoreek (neskek eta mutilek), bi lerrotan jarrita, santua hartzen dute. Dantzarien bi lerroen artean kokatzen dira Mayorala (aurrean) eta Rabadana (atzean). Hauek ez dute cortesiak dantzatzen jadanik. Dantzariak, makilak bi eskuen artean dauzkatela, dantzatzen dira goian aipatu bezala. Dantzaren bigarren aldeari “ilara aldaketa” edo “cortesía doble” (Ortzadar, 1977) esaten zaio. Dantzariak santuaren aurrean gurutzatzen dira eta prozesi...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Makil dantzak

Izen honen azpian makilak erabiltzen diren dantzak sartuko ditugu. Makila hauek luzera aldakorrekoak izanik ere ez dira luzeak. Dantzariak makila bana eraman ohi du esku bakoitzean eta horiekin soinua egiteko kolpeak ematen ditu, esku artean dituen makilekin nahiz bere dantzakideek daramatzatenekin. Makil dantzak, orokorki zortzi dantzariz osatutako taldean dantzatzen dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Cortes. Cortesías. 1944 (Jimeno Jurío)
BIDEO GALERIA
Cortesías. Cortes. 2013