CORTESKO PALOTEADOA

AURKEZPENA

Cortesko Paloteadoa. 2012. Paloteado de Cortes
FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Dance, Función del paloteado, Paloteau, Palotiau
Azalpena: 

Irailaren 29an ospatzen da Cortesen santu zaindariaren eguna, Mikel Deuna. Makil dantzariak agertzen dira goizeko prozesioan, arratsaldean egiten diren eginkizunetan eta horiekin batera paloteadoaren funtzioaren beste pertsonaiak ere. Izan ere, “paloteadoaren funtzioak” herri antzerkia eta dantza biltzen du. Cortesko Paloteadoan egiten diren dantzak makil dantzak, zinta dantzak eta cortesiak dira.

Herria:

NOIZ
Data: 
Irailaren 29an. Goizeko 11.30etan, prozesioa; arratsaldeko 18.30etan Paloteadoa.
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
San Juan Bautistako elizaren aitzinaldea, Mirandako Dukeen Plaza
Ibilbidea: 
Goizeko 11etan Udaletxetik ateratzen dira elizarako bidean (Constitución-San Juan-San Miguel-Plaza de la iglesia). Segizioa 11.30etan hasten da: Pza Iglesia-Salamanca-Espoz y Mina-Carmen Bellido- San Miguel-Constitución-Duques de Miranda-Fueros de Navarra
Geokokapena: 
AZALPENA

Mikel Deunaren omenez Cortesen egiten diren besten giroan ospatzen da herri honetan “paloteadoa”. Dantzariek (“paloteadores” edo “danzantes” deiturik) parte hartzen dute bai arratsaldean egiten diren eginkizunetan eta baita ere goizekoetan, bereziki prozesioan. 11ak aldera hamasei makil dantzariak, gainontzeko pertsonaiekin batera (Rabadana –Artzaina-, Mayorala –Artzainburua-, Aingerua –Ángel- eta Deabrua –Demonio-) udalbaltza laguntzen dute udaletxetik elizaren aurrealderaino. Hor itxoiten d...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Tradizionalki, paloteadoren antolakuntza Mikel Deunaren nekazarien kofradiak egin du.

Paloteadori buruz dauzkagun lehendabiziko albiste dokumentalak 1805ekoak dira: Ezin izan zuten Cortesen antzeztu eta dantzatu eta horretarako Mallén-era (Aragoi) joan behar izan ziren burutzeko (“para que les permitiese (udalak) hacer la función”): “Se presentaron a ocho Parejas también bestidos y en buen orden les hicieron un tablado en medio de la Plaza hicieron barias contradanz...irakurri gehiago

Dedikazioa-adbokazioa: 
Mikel Deuna
Parte hartzaileak-dantzariak: 

Zortzi paloteadoreak (mutilak) eta zortzi paloteadorak (neskak).

Bestelako parte hartzaileak: 
Mayoral, Rabadán, Ángel eta Diablo
Iraupena: 
2 ordu

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Cortesko paloteadoa
ARGAZKI GALERIA
1925. urtea. Makil dantzariak (Lostado, 2012)
Cortes. 1930. Makil dantzariak. R. Madurga
Cortes. 1942-43. Makil dantzariak eta pertsonaiak. R. Madurga
Cortes. 1944. Makil dantzariak prozesioan
Cortes. 1956. Cortesías. R. Madurga
Cortes. 1956-58. Aingerua eta Deabrua. R. Madurga
Cortes. 1958. Neskak paloteadoan
Cortes. 1958. Neskak paloteadoan
Cortes. 1966. Makil Dantzariak. R. Madurga
Cortes. 1967. Makil Dantzariak. R. Madurga
Cortes. 1967. Cortesías
Cortes. 2012. Makil Dantzariak eta pertsonaiak. R. Madurga
Cortes. 2012. Aingerua. R. Madurga
Cortes. 2005. Mayorala eta Deabrua. R. Madurga
JANZKERA

Mutilena:
Paloteadoreek lonazko zapatila txuriak ertz eta lokarri gorriekin. Zolua gomazkoa da. Hanketan, galtzerdi txuriak eta haien gainetik galtza txuri bat, hankak belaunetaraino estaltzen dituena eta hauen azpian lotzen dena. Lotzen den toki hortatik artile gorrizko bi ponpoi daude zintzilik. Atorra txuria da eta gainetik artile zurizkako (krema) jaka bat, ertzetan eskubandez eta beste apaingarriz honitua: bi poltsiko txiki eta Cortesko armarria. Galtzari eutsiz, u...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Tuterako gaitariak
Soinu tresnak: 
Gaitak eta atabal
Grabaketen egilea: 
Ortzadarko Dultzaineroak (Aitor Perez)
Garapena: 

Iruñeko Gaitarien arabera (1980), Cortesen ezagutu diren gaitaririk zaharrenak Gallurekoak (Aragoi) izan dira, eta zehazki Juanito izeneko gaitaria. Baina dauzkagun partiturarik zaharrenak Aita Donostiak jaso zituen 1944. urtean.

1956an Garesko gaitariak kontratatu zituzten paloteadoan jotzeko eta 1957an Lizarrako Monterotarrak. Hurrengo urtetan ez zen gaitaririk kontratatu eta bi klarinete eta kaxa, musika taldea, edota herriko musika bandak ordezkatu zuen gaita taldea. 1967an jada Elizagatarrak dira Paloteadoa jotzen duten gaitariak. Iragan mendeko 90ko hamarkadatik hona Tuterako gaitariak dira Cortesko paloteadoren musikarekin arduratzen direnak.