Cortesko Pasacalles

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Paseo, Danza de San Miguel
Azalpena: 

Makil dantza honekin dantzariek santua laguntzen dute bere egunean egiten den prozesioan. Prozesioa irauten duen bitartean eta zehaztu gabeko unetan, dantzariek egiten dute makil dantza hau. Dantza honek balio du prozesioan aurrera egiteko eta hortik  datorkio izena. Mugimendu nagusiena dantzariek egin eta zeharkatu behar duten “zubi” segida da. Mugimendua bikote pareek hasten dute makilak goitik joz eta zubi bat osatuz. Horren azpitik bikote bakoitiak pasatu behar dira makilak joz ere bai. Behin zubia zeharkatuta, beren bikotekidearen makilak jo egiten dituzte, gero atzeko makil dantzariarena eta azkenik bikotekidearena. Mugimendu berbera egiten da segidan, orain goitik jotzen zuena behetik eginez eta alderantziz, beti ere prozesioaren norabidean aurreratuz.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Makil dantzak

Izen honen azpian makilak erabiltzen diren dantzak sartuko ditugu. Makila hauek luzera aldakorrekoak izanik ere ez dira luzeak. Dantzariak makila bana eraman ohi du esku bakoitzean eta horiekin soinua egiteko kolpeak ematen ditu, esku artean dituen makilekin nahiz bere dantzakideek daramatzatenekin. Makil dantzak, orokorki zortzi dantzariz osatutako taldean dantzatzen dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Cortes. 1956-57. Pasacalles. R. Madurga
BIDEO GALERIA
Pasacalles. Ortzadar. Murtxanteko jantziekin