Cortesko Jota

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Jotaren erritmoarekin dantzatzen den makil dantza.

Dantza honetan dantzariek tokiz aldatzen dute eta dauden zortzi postuetan dantzatzen dira. Dantzaren garapenak dantzariak banatzen ditu lauko bi taldetan. Dantza zubiekin hasten da, Valsaren antzera. Ondoren “turbina” edo “tumbilla” delako mugimendua egiten da: lau makil dantzarik inguru txiki bat osatzen dute erlojuaren kontrako norabidean jiratzen (eskuin ilarako 1. eta 2a eta ezker ilarako 3. eta 4a); eta gainontzeko lauek kanpoko aldetik zirkulu zentrokide bat osatuz. Elkar gurutzatzen direnean, jo egiten dute makilekin musikaren erritmora. Mugimendu hau bukatzen denean, “gurutzea”(Barandiaranek katea deitzen dio) batek aldarazten du bi ilaren zentzua berriro beraien tokira itzultzeko eta, ondoko eta aurreko dantzariarekin jo eta gero, tokiz aldatzen dira. Lehendabiziko toki aldaketa hori muturrekoen artean eta barnekoen artean egiten da. Hau guztia errepikatzen da dantzari bakoitza bere hasierako tokira itzuli arte.

Barandiaranek bestelako azalpena egiten du bere 1990eko lanean. Kontutan izan behar da bere deskribapen 1960etan egin zen aldaketaren aurrekoa dela. Alde batetik dio “ez du Urrats berezirik” (Baran...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Makil dantzak

Izen honen azpian makilak erabiltzen diren dantzak sartuko ditugu. Makila hauek luzera aldakorrekoak izanik ere ez dira luzeak. Dantzariak makila bana eraman ohi du esku bakoitzean eta horiekin soinua egiteko kolpeak ematen ditu, esku artean dituen makilekin nahiz bere dantzakideek daramatzatenekin. Makil dantzak, orokorki zortzi dantzariz osatutako taldean dantzatzen dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Cortes. 2012. Jota
BIDEO GALERIA
Cortes. Jota. 2013