Torreak

Cortesko Paloteadoa. 2012. Paloteado de Cortes

Irailaren 29an ospatzen da Cortesen santu zaindariaren eguna, Mikel Deuna. Makil dantzariak agertzen dira goizeko prozesioan, arratsaldean egiten diren eginkizunetan eta horiekin batera paloteadoaren funtzioaren beste pertsonaiak ere. Izan ere, “paloteadoaren funtzioak” herri antzerkia eta dantza biltzen du. Cortesko Paloteadoan egiten diren dantzak makil dantzak, zinta dantzak eta cortesiak dira.

Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. Abuztuaren 24an, patroi bestak direlarik Ribaforadako paloteadoreek taularatzen dute bertako paloteadoa. Adierazpen hau XX.mendearen hasieran galdu zen baina 70eko hamarkadako hondarreko urteetan berreskuratu zen. Antzezpenaren gain arku dantza, makil dantza, zinta dantza eta giza dorrea, besteak beste, dantzatzen dira.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Orriak