Luzaideko Xarmantak

FICHA TÉCNICA
Otras denominaciones: 
Xarmantina, Xarmantian, Almute dantza, Laka dantza, Kito dantza, Hartz dantza
Descripción breve: 

Jadanik egiten ez den dantza da.

Sagasetak, 1977an, «oso dantza arrunta» izan zela Luzaiden «duela gutti arte». Beste izen batzuekin ezaguna da bai Nafarroa Behereko beste herrietan, bai beste tokitan ere. Luzaideko kasuan Saskito dantza baten aurrean gaude.

Baina dantza zitekeen ere, adibidez, baldosa baten gainean:

Ontsa egitea leku ttipi eta berean egitean egoten, baldosa baten gainean edo (Sagaseta, 2011, 297).

Gainontzeko irri dantzekin gertatzen den bezala, Xarmantak tabernetan edo etxeetan dantzatzen zen:

Noiznahi gertatzen omen zen gazte anda bat Antxorizenian edo Karrikaburian bildu eta elkarri erratea: «Xarmantian ari behar diau». Eta inguruan jarri eta dantzan jasten omen ziren… Bazterretxetan izaten omen ziren egiazko apustuak artoxuritzetan eta, lakaren edo almutearen gainean zeinek hobeki dantzatu eta horrela (Sagaseta, 2011, 296).

Dantzatzeko modua ere deskribatzen du Sagasetak:

Dantza honek baditu bi zati nabarmenki ezberdinak. Lehenbizikoan (a tempo...leer más

TIPOLOGÍA

Ver otras danzas de este tipo:

GALERÍA DE VIDEOS