Luzaideko Baso dantza

FICHA TÉCNICA
Otras denominaciones: 
Godalet ddantza, Baso ddantza
Descripción breve: 

Jadanik dantzatzen ez den joku dantza da.

Baso dantza edo Godaleta dantza aski ezaguna da Zuberoan. Luzaiden M.A. Sagasetak jaso zuen:

Aire hau Luzaideko Arginainian abestu zidaten biziki ezaguna bezala. Manez Rekarte, Bidondoko aitatxi xaharrak usu erabiltzen omen zuen Kadera-ddantzatako, hala erran zizaten, baina antzinako denboretan Jauzitako erabiltzen zela uste zuten. Baso-ddantza eman diot izenburu, izen honekin ezagutua delako leku gehienetan, Zuberoan izan ezik (Sagaseta, 2011, 307)

Ez du Sagasetak argibiderik gehiago ematen. Izan ere, ez du esaten dantzatzen zenik ere.

Bere koreografian (Zuberoako Godalet dantzaren antzera egingo bazen) antza haundia dauka Argi dantzarekin, dantzariaren trebezia (kasu honetan basoa ez iraultzeko) baita hemen epaitzen dena.

Pueblos:

Forma parte de este ciclo: 
TIPOLOGÍA

Ver otras danzas de este tipo:

GALERÍA DE VIDEOS