Egiten ez den irri dantza da.
Maiz ofizioen dantzen artean sailkatu den arren, J.-M. Guilcherrek, aldiz, joku dantzen artean sailkatzen du:
Il (Aita Donostiak) la range improprement parmi «les danses de métier» [Berak (Aita Donostiak) desegoki sailkatzen du «ofizioen dantzen» artean] (Guilcher, 1984, 398)
Beste garai batean zabalduago, Guilcherrek bakarrik jaso zituen bere aztarnak Uztaritzen eta Luzaiden:
Nous n’en avons retrouvé un souvenir direct qu’à Ustaritz et Valcarlos, où nos plus vieux informateurs situaient sa disparition aux environs de 1900. Aux Aldudes et à Sauguis deux autres personnes se rappelaient l’avoir entendu évoquer par des représentants de générations disparues [Bakarrik lortu dugu oroitzapen zuzenik Uztaritzen eta Luzaiden, non gure informatzailerik zaharrenek 1900. urtearen inguruan kokatzen zuten bere desagerpena. Alduden eta Zalgizen, beste bi pertsona oroitzen ziren belaunaldi desagertuetako ordezkariek hura aipatzen entzun zutela] (Guilcher, 1984, 398).
Ez dakigu zehazki nola egiten zen Luzaiden. Aztar...leer más
Ez dakigu zehazki nola egiten zen Luzaiden. Aztarnarik hurbilena Alduden daukagu:
Aux Aldudes, le cordonnier, assis, était encadré par deux aides. En tirant sur le fil, de la main droite vers la droite, de la gauche vers la gauche, il le laissait échapper et lançait ses poings dans la figure des deux comparses [Alduden, zapataria, eserita, bi laguntzailek inguratzen zuten. Hariari tiraka, eskuinetik eskuinera, ezkerretik ezkerrera, ihes egiten uzten zion, eta puntuak botatzen zituen bi konpartsen aurpegira] (Guilcher, 1984, 398).