OTSAGABIAKO DANTZAK

AURKEZPENA

Otsagabia, 2016. Kale jira
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Otsagabiako dantzek irailaren 7 eta 8an herriko festetan dantzatzen den zikloa osatzen dute. Zazpi dantzak dira eta haien artean lau makil dantza (Enperadorea, Katxutxa, Dantza eta Modorro), pañolo dantza bat, jota bat eta kriskitinak joz dantzatzen den Karrika dantza bat aurki ditzakegu.

 

Herria:

NOIZ
Data: 
IX-7 (arratsaldez); IX-8 (goiz eta arratsaldez)
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Blankoa (Gurpide apezpikua) plaza
Ibilbidea: 
Irailaren 7an: Maiordomoaren etxea – Erdiko Zubia – Eliza – Blankoa plaza. Irailaren 8an: Goizean: Maiordomoaren etxea – Dianak – Maiordomoaren etxea – Muskilda – Maiordomoaren etxea – Alkatearen etxea. Arratsaldean: Maiordomoaren etxea – Eliza – Blankoa
Geokokapena: 
AZALPENA

Irailaren 7a Otsagabiako patroia/zaindaria den Muskildako Amabirjinaren omenez ospatzen diren jaien bezpera eguna da. Egun horretan, arratsaldean, Muskildako kofradia edo patronatuko maiordomoaren etxea bisitatu ondoren, dantzariek, zaraitzuarren jantziak daramatzatela, makil dantzaren bat edo jota dantzatzen dute. Maiordomoak eskainitako otamena jan ondoren, Erdiko zubian agintariekin elkartu eta, Karrika dantza dantzatuz (leku batetik bestera mugitzen diren guztietan dantzatzen de...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Otsagabiako dantzak Muskildako Patronatuak aurrera eramaten dituen jardueren artean kokatzen dira, eta 1977an modu idatzian jarri ziren “Paramientos y Usos del Patronato Mere Lego de Muskilda” delakoan islatzen dira:

“Los danzantes, establecidos de inmemorial, acompañan y honran a Santa María en solemnidades, gozos y procesiones”...; al efecto se “habrá...irakurri gehiago

Dedikazioa-adbokazioa: 
Muskildako Andra Maria
Parte hartzaileak-dantzariak: 

Zortzi dantzari eta Boboa.

 

Bestelako parte hartzaileak: 
Ikerketa txosten batean Ortzadarrek honako informazio hau jasotzen du: “Salbea bukatuta, dantzariek dantza egiten zuten. Baina honetan, zaharrek gustoko zuten dantzan aritzea eta sartzen ziren” (Ortzadar, 185/2).
Erlazionaturiko Ondarea: 

Jantziak. Muskildako baseliza.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Otsagabiako dantzak. 2015. Laburpena. Iturria: Eu Ugebis
ARGAZKI GALERIA
Otsagabia. Kalejira
JANZKERA
  • Dantzariak:

Dantzari guztiak gizonezkoak dira. Dantzarien arropa ezberdina da irailaren 7an eta 8an. Muskildako Serorak gordetzen du arropa eta dantzariek 6an jaso behar izaten dute.

Irailaren 7an dantzariak Zaraitzuko jantzi tradizionalarekin janzten dira: espartin eta galtzerdi beltzak, belaunen azpirainoko galtza beltzak, atorra zuria eta txaleko beltza. Galtzak eusteko gerriko more zabala eta buruan irailaren 8an erabiltzen d...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Bi gaitari eta atabala.
Soinu tresnak: 
Gaita eta atabala.
Grabaketen egilea: 
Ortzadarko Gaitariak
Partiturak: 
Garapena: 

Otsagabiako dantzak jotzen zituzten musikarien inguruko datu dokumentalak XIX. mendera arte ilunak dira, izen ezberdinez esaten zitzaien, esaterako, “Julares, tamboreros o simplemente, músicos” (Villafranca, R. y Aldaya, A.M., 1996,52). Herrian berean gaitaririk ez baitzegoen, “Frantzia”-tik ekartzen zituzten (idem, 53).

XIX. mendetik dugu gaitarien berri, nahiz ordainketa agirietan beti singularrean agertzen den: gaitaria. Hauek Lizarraldekoak ziren: Oteiza (Merino), Carcar (Díaz), Morentin (Saralegui), Deikaztelu (Echeverría). Azken honekin XX. mendean sartuko gara, eta mende honetan, gaitekin batera, beste musika tresnak ikusiko ditugu dantzak animatzen. Otsagabiako bandako klarinete joleek jo izan zituzten dantzen melodiak eta, ondoren, eurek ikasi zuten gaita jotzen. Mende erdiraino aurkituko ditugu Otsagabiako musikariak. Mende honetan zehar beste musikari batzuek ere lagunduko dituzte dantzariak: Agoizko gaitariak (Zalba), Iruñekoak (Lumbreras, Fraile, Díaz), Lizarrakoak (Montero, Elizaga) eta Ilunberrikoak ere pasako dira urteetan zehar Otsagabiako festetatik.

 Lehenengo partiturak 1925ean agertzen dira eta 1922 eta 1924 bitartean Otsagabian jo zuen Lumbreras gaitari iruindarraren seme batek sinaturik daude. Villafranca eta Aldayaren arabera, 20. urtean Iruñera dantzariak lagundu zituen eta beranduago Lumbrerasekin gaita bikotea osatu zuen gaiteroak eginak izan litezke. Bildutako melodiak Cachucha, Erregue-Emperador, Makila danza eta Burrumba-Modorro dantzei dagozkie. Ez Pasacalles, ez Jota ez dira ageri.

 Hurrengo partiturak 1928koak dira eta Morentingo gaitaria zen Manuel Saraleguiren semearenak dira, Manuel Saralegui hau ere. Manuel (aita) XIX. mendearen bukaeran Otsagabian gaitari aritu zen eta partiturak bere semeak eginiko transkripzioak dira “tomadas de voz viva de la persona que las tocaba hace cuarenta años en Ochagavía” (Villafranca R., y Aldaya, A.M.,1996,93), beraz, aurreko mendeko melodiak ditugu. Partiturek lau dantza jasotzen dituzte (Emperador, Katxutxa, Dantza eta Pañuelo), baina Modorro, Jota eta Pasacalles falta dira.