Otsagabiako Katxutxa

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Trulala
Azalpena: 

Otsagabiako makil dantzetako bat da. Dantza, Pañolo dantza eta Enperadorearekin batera Saralegiren partituran agertzen diren dantzetariko bat da. Melodia hauek Manuel Saralegi musikariak bere aitari Guillermo Saralegiri jasoak dira, zeinak XIX. mendeko zortzigarren hamarkadan Otsagabiako dantzarientzat jotzen baitzuen (Villafranca y Aldaia, 1996). Francisco Arrarasen arabera (Arrarás, 1983,93) bere “bertsio musikala 1885ekoa da”, deus gehiago erran gabe.

Eusko Ikusgaiak dokumentalean Pañolo dantza izenarekin agertzen da. Hor ere Boboa, maskarik gabe, dantzarien artean dantzatzen da.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Otsagabia.2007. Katxutxa. Dantzan.eus. Aitor Sorazu