Otsagabiako Enperadorea

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Emperador, Errekea dantza, Errege dantza
Azalpena: 

Otsagabiako makil dantzetako bat da. Dantza azkarra da eta bere ezaugarrietako bat “zirika” izeneko mugimendua da.

Arrarasen arabera bere “bertsio musikala 1885ekoa da eta 1920. urtean Jesús Lumbreras dultzaineroak egindako transkripzio melodikoan Erregea izenarekin agertzen da” erraten du (Arrarás, 1983,93).

Manuel Saralegiren partituretan (1928) agertzen diren dantzetako bat dugu hau. Manuel Saralegi musikariak bere aitari Guillermo Saralegiri jaso zizkion melodiak: tomadas de viva voz de la persona que las tocaba hace cuarenta años en Ochagavía (Villafranca, R. y Aldaia, A.M., 1996, 93).

Aspaldian Boboak maskarekin dantzatzen zuen dantza hau (“Eusko ikusgayak”) “bobokeriak” egiten eta dantzariak ez ezik, ikuslegoari ere zirikatzen. Orain, ez.

 

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Otsagabia.2007. Enperadorea. Iturria: Dantzan.eus. Aitor Sorazu
Otsgabia. 2013. Enperadorea. Iturria: Eu Ugebis