Otsagabiako Modorro

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Burrunbu dantza, Burunba dantza, Moyorro
Azalpena: 

Otsagabiako makil dantzetako bat da. Bai Eusko Ikusgaiak filmazioan, bai Saralegiren partituretan (1928) ere, Burruba-dantza izenarekin agertzen da. Dantzariek lurra kolpatzen dute makilekin beti ere zentzu berean jiratuz. Boboa, maskarik gabe, bere makilarekin zirikatzen ditu jendea eta dantzariak.

Hori da 1974. urtearen aurreko Modorroa. Urte horretan Francisco Arrarásek gaur egun mantentzen den aldaketa bat sortu zuen: lurraren kontra kolpatzen denean ez da zentzu bakar batean jiratzen, bietan baizik (erlojuaren orratzen zentzuan eta kontrakoan)

Arrarasen arabera bere “bertsio melodikoa 1920koa da Jesús Lumbreras eta Fermín Venancio Salanueva Huarte gaiteroek jotzen zuten gisan” (Arrarás, 1983,94).

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Otsagabia.2007. Modorro. Dantzan.eus. Aitor Sorazu