Otsagabiako Jota

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Fandango
Azalpena: 

Dantzari guztiak dantzatzen dira dantza honetan, Boboa barne. Antzinatasun handiena duen dantzariak hasten du eta besteek segitzen diote. Azkena, Boboa izaten da denak elkarrekin dantzatu baino lehen.

Jotak oso garbi bereizten diren hiru alde ditu.

1928ko partituretan ez da agertzen, baina 1930eko hamarraldiko argazkietan agertzen dira dantzariak jota egiten. 1929an Otsagabiako dantzariak Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan aritu ziren eta litekeena da ekitaldi horretarako asmatua izatea. Dantzarien eta Boboaren posizioak aldatuz joan dira oraingoetara heldu arte.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Otsagabiako Jota. 2023. It.: Dantzan.eus