Done Eztebe eguneko goizean Bandera Arboltzea, Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatzen dira. Arratsaldean Aurreskuaren ordua da. Bazkaldu ondoren, dantzatu behar duten neskak, txistulariak eta mutil kapitainak neska kapitainaren etxean biltzen dira kafe hartzera, azken honek gonbidatuta. Ondoren eta txistularien soinuekin, Udaletxera joaten dira. Bertan gainontzeko mutilak zain daude.
Udaletxeko arkupeetatik ateratzen dira mutilak lehen...irakurri gehiago

Udaletxeko arkupeetatik ateratzen dira mutilak lehendabizi Aurreskua hasteko. Hauen buru aitzinesku izeneko dantzaria eta azken tokian atzeskua. Dantzaren lehendabiziko mugimendua da Plazara ateratzekoa, ibiltzen eta txapela eskuin eskuan jendeari agurtuz. Ondoren Mutil dantza eta gainontzeko dantzak. Plazatik kalejira batekin ateratzen dira.
Berako Aurreskua dantzatzeari ez dakigun data batean utzi zitzaion eta 1978an berreskuratu zuen Gure Txokoa elkartearen Dantza Taldeak.
Berako Aurreskuari buruzko lehendabiziko albistea Antonio Goiak ematen digu (Goya, 1942). Bere artxiboko 1942ko esku-izkribu batean jasota daude urte horretan Aurreskua dantzatzeko bideak. Koadernotxoak «Aurresku de Vera –Datos– 1942» du izenburua. Bertan Aurreskua dantzatzeko nondik norakoak agertzen zaizkigu («Datos para el baile ...irakurri gehiago
Berako Aurreskua dantzatzeari ez dakigun data batean utzi zitzaion eta 1978an berreskuratu zuen Gure Txokoa elkartearen Dantza Taldeak.
Berako Aurreskuari buruzko lehendabiziko albistea Antonio Goiak ematen digu (Goya, 1942). Bere artxiboko 1942ko esku-izkribu batean jasota daude urte horretan Aurreskua dantzatzeko bideak. Koadernotxoak «Aurresku de Vera –Datos– 1942» du izenburua. Bertan Aurreskua dantzatzeko nondik norakoak agertzen zaizkigu («Datos para el baile AURRESKU de Vera»). Bere artxiboan ere badago idaz-makinaz idatziriko dokumentu horren bertsio berriago bat, 1975koa (Goya, 1975). Bertan Goiaren oharrak eta iradokizunak aurki daitezke.
1942an berreskuratu egin zen galduta zegoen Aurreskua
Estas anotaciones están tomadas de los bailes que organizó el Gure Txokoa en 1942 y que hacía muchos años no se habían bailado. Es probable haya algún error en el baila, pues los que lo conocían no recordaban bien [Ohar hauek 1942an Gure Txokoak antolatu eta urte aunitz lehenago dantzatu gabeko dantzetatik hartuak dira. Litekeena da akatsen bat izatea dantzan, ezagutzen zutenek ez baitzuten ongi gogoratzen] (Goya, 1942).
Este baile […] se hacía en Vera muchos años atrás y se volvió a bailar el año 1942 con los datos recordados y observaciones hechas por Antonio Del Puerto (el alhondiguero) y —Irazoqui, del caserío de Atalaborda (creo que se llama así) [Dantza hau [...] Beran egiten zen urte asko lehenago, eta 1942an berriro dantzatu zen Antonio Del Puerto (alhondiguero) eta Irazoki, Atalaborda baserrikoak (uste dut horrela deitzen dela) egindako datu eta aholkuekin] (Goya, 1975, 1).
1975ean ematen dion idazkeran, ematen du Aurreskua ez zela dantzatzen urte horretan ere. Izan ere, berriz berreskuratzeko gida ematen du, «Gure Txokoko» dantza taldeari emandakoa.
Erran bezala, Goiak Aurreskua deskribatzen du eta bera osatzen duten dantzak. Ematen dituen izenak hauexek dira: «Paseo o Salida. Le podríamos llamar ATIA» (Goya, 1975, 2), «Número 2.- Le llamaremos mutil-dantza» (Goya, 1942), «Tercer número», «Aurresku o Contrapás» (Goya, 1942), «Zortziko» (Goya, 1942), «otro Zortziko» (Goya, 1942), «Asheri dantza (Goya, 1942), «Fandango o jota» (Goya, 1942), «Purrusalda o ariñ-ariñ» (Goya, 1942), eta bukatzeko «zortziko o biribilketa» (Goya, 1942). Dantzen izenak adierazteko erabiltzen duen idazkerak zalantzatia ematen du. Lehendabizikoa izendatzeko ez du zalantzarik (Paseo o Salida) eta 1975ean iradokitzen du «Le podríamos llamar ATIA (puerta)» (Goya, 1975, 2); bigarrenean dio «le llamaremos mutil-dantza», berezko izena ez balu bezala; hirugarrenari ez dio inoiz inongo izenik ematen; laugarrenari «Contrapas» bi lanetan; gero bi zortziko jarraian, Azeri dantza eta ohiko fandangoa, porrusalda eta biribilketa edo zortzikoa bukatzeko.
Aipatzekoa da ez Aita Donostiak, ez Azkuek ez zutela Aurreskuaren berri jaso (Azkuek mutil dantza baten doinua jasotzen du Berako txistulari baten koadernotik). Arraroa da ere bai txistulari (Teodosio Aldabe) horren kaieran soilik mutil dantza bat agertzea eta gainera Minueto gisa (Azkue, 1922, 424)
Gorago erran bezala, Goiak idaz-makineratu zituen bere oharrak 1975ean. Aurreskua berriz ere galdu egin zen 1953an, gutxi gorabehera, eta 1978an berriz ere berreskuratu zen Bordon dantzarekin batera, 1979ko herriko besten egitarauan erraten den moduan. Berreskurapena gauzatzeko, Mikel Iturria eta Joselu Unsion ikerketa egin zuten azken aldiz dantzatu egin zutenen artean. Lan honengatik badakigu 1942an berreskuratu eta 1953ra arte, gutxi gorabehera, dantzatu zela:
Se aprendió con algunos de los que la interpretaron por última vez hace unos 25 años [Duela 25 bat urte, gutxi gorabehera, dantzatu zutenen batzunengandik ikasi zen] (Iturria & Unsion, 1978, 1.o.)
Como ya hemos dicho antes la última vez que se bailó el Aurresklu fue hace 25 años, y anteriormente hace unos 60 años [Lehen esan dugun bezala, Aurresklua duela 25 urte dantzatu zen azkenekoz, eta orain dela 60 bat urte](Iturria & Unsion, 1978, 2.o.)
Txosten honetan azaltzen dira Aurreskuaren «parteak». Hamaika dira: Sarrera, bi Mutil dantza, Agurra, bi Zortziko bi aldiz errepikatuak, Azeri dantza («Asheri dantza»), Arin-Arin eta porrusalda, eta biribilketa bukatzeko (Idem). Seguruenik arin-arin idatzi ordez, fandangoa idatzita egon beharko luke.
Patxi Arrarásek ere deskribatzen du Berako Aurreskua. Berak jartzen dioen izena: Gizon dantza (Arraras, 1987, p. 81). Ematen duen dantzen deskripzioa oso traketsa da. Momentu batzuetan ematen du Goiarengandik heltzen zaiola inspirazioa, baina honen deskripzioa oso zehatza da. Arrarasentzat Gizon dantza ingurutxoen familiakoa litzateke eta bere baitan Soka dantza bat eta lau Mutil dantza egonen lirateke.
Denborarekin bertzelako aldaketak egon dira. Nabarmenena nesken partaidetza. Bere bi lanetan Goiak oso garbi uzten du neskak ez direla dantzatzen, ibiltzen baizik:
En la presentación en la plaza no bailan, sencillamente van al paso [Plazan sartzerakoan ez dira dantzatzen, soilik ibiltzen dira] (Goya, 1975, 4)
Kontrapasa mutilak ere dantzatzen du eta Zortzikoan:
Avanzan los muchachos bailando con el paso de zortziko [...] mientras que las chicas les acompañan sin bailar, andando [Zortzikoaren urratsa dantzatuz aurrerantz joaten dira mutilak… neskek berriz, dantzatu gabe laguntzen diete, ibiltzen](Idem, 5)
Eta gauza bera Azeri dantzan.
Hau guzti hau aldatu egin da. Orain neskek dantza guztietan parte hartzen dute modu aktiboan. Aldaketa 2014an gauzatu zen eta bere horretan darrai.
Gure Txokoa Dantza Taldeko dantzariak. Beraien artean batzuk bereizten dira: bertze toki batzuetan «danbolin nausi», «priore» edo «maiordomo» gisa ezagunak, hemen aitzinesku eta atzesku dira. Bere izenak dioen bezala, lehendabizikoa sokaren lehen postuan dantzatzen da eta bertzea azkenengoan. Hauek bi laguntzaile dituzte, sokan bigarren eta azkenaurreko postuetan dantzatzen direnak. Nesken artean, bere aldetik, bereizketa bera daukate. Kasu honetan «kapitaina» da jasotzen duten izena.
MULTIMEDIA
Berako Aurreskua. 2014. It.: Dantzan.eus
Neskak: Zuriz janzten dira: gona (luzeera alda daiteke baina belaunen azpikoak), blusa mahuka luzea, puntilladuna, gerria estutzen duena eta gonaren gainetik geratzen dena; gerrian lore gorri bat apaingarri gisa; zapi gorri bat gerritik zintzilik; gona azpian pololo zuriak; eta oinetan espartin zuriak txirikordatu gorridunak.

Mutilak: Mutilek ere zuriz janzten dira: praka zuri luzea, atorra zuria, gerriko gorria, koloretako zapia lepoan eta txapel gorria. Oinetan, neskak bezala, espartin zuriak txirikordatu gorridunak. Aitzineskuak eta atzeskuak, bertzeengatik bereizteko, txapel zuria janzten dute.
Garapena:
Goiaren artxiboan bazegoen Berako udalaren akta baten kopia, zeina 1915eko uztailaren 25koa den. Bertan nesken jantziei buruzko ohar bar:
Para que el aurresku tenga el realce debido, el Ayuntamiento acuerda opinar (?) a los mozos del baile, interesando que las jóvenes de sus parejas se presenten ataviadas de blanco, según es costumbre en la localidad [Aurreskua behar bezala nabarmendu dadin, Udalak dantzaldiko mutilei iritzia ematea erabaki du, beren bikoteen neska gazteak zuriz jantzita aurkez daitezen, herrian ohikoa den bezala].
Goiak apunteak hartu zituen 1942ko berreskurapenean edo/eta berreskurapenerako:
Visten los chicos camisa y pantalón blancos, alpargatas trenzadas con cinta roja, calcetines blancos.- Las mangas de la camisa llegarán hasta las muñecas, no irán remangados. En las mangas (en el brazo) llevan dos cintas de los colores nacionales puestos en sentido contrario en cada brazo (amarillo arriba y rojo abajo en un brazo y al revés en el otro).- El Gure Txokoa organizador de los bailes de este año (1942) tiene en su bandera el rojo y azul cuyas cintas sacaron los bailarines.- Cada muchacho lleva en el bolsillo doblado y planchado un pañuelo rojo [...]
Las muchachas llevan pañuelo a la cabeza, pañuelo al cuello, corpiño, falda roja, alpargatas y medias blancas con cinta roja trenzada (antiguamente bailaban [en este pueblo] las muchachas vestidas totalmente de blanco (Goya, 1942).
[...] Por cierto que tampoco he indicado que todos los bailarines llevan en sus piernas unas plisadas telas con cascabeles (Goya, 1975, 2)
Aurrerago testu berean eta oharren gisa bi anotazio:
El anziñ-esku y el azésku llevan boina blanca.
Todos los bailarines llevan cascabeles en las piernas (Goya, 1942)
1975eko dokumentuan informazio gehiago ematen digu, baina ez dakigu noizkoa den:
Antiguamente no era el mismo vestido y según nos dice «Pepita del Sastre» (muy graciosa mujer) los bailarines llevaban unos escapularios muy vistosos, colgados de pecho y españda.- (Cuando nos contó esto la popular Pepita, tenía más de ochenta años (Goya, 1975).
1942an erabilitako gona gorriak desagertu ziren eta «Pepitak del Sastrek» emandako testigantzari kasu egin zitzaion. Bertzaldetik ere, mutilek mahuketan zeramatzaten koloretako xingolak desagertu egin dira, hala nola hanketako txintxarriak.
1978an berriz ere berreskuratzen denean, jantziei buruzko ikerketa berri bat burutzen da:
Después de reestrenado el Aurresku nuestra preocupación ha sido su vestimenta. El punto de partida fue el preguntar quiénes bailaron hace 60 años. Así obtuvimos los nombres de MERCEDES ALDAZABAL y GENOVEVA ELGORRIAGA, que nos detallaron por separado el traje que llevaron, concordando plenamente en su mauor parte. Esta nos facilitaron otros dos nombres MARITXU TXOPITON y DOLORES ARRIETA con las cuales no pudimos obtener ningún resultado positivo [...]
Traje de chicas.
. Es un vestido de una sola pieza que llega a la altura de los tobillos y de manga larga.
. La tela es lanilla (viela blanca)
. El cuello es abierto, con o sin solapa
. Tiene botonadura de cintura hacia arriba
. En la cintura llevan un cinturón de la misma tela y una flor en un costado
. De la cintura hacia abajo el traje puede ser: a) plisado b) con dos tablas c) con cuatro tablas
. Las medias son blancas
. Los zapatos también son blancos de tacón ancho y pequeño
. En la mano llevan un pañuelo blanco
Traje de chicos
. Camisa blanca
. Pantalón blanco
. Txapela y faja roja excepto los capitanes
. Alpargatas blancas con cintas rojas [...]
Con esta vestimenta se bailó por última vez hace unos 60 años, y nos aseguraron que no salieron con este traje por capricho, sino porque sabían que anteriormente también se había bailado con esta vestimenta (Iturria & Unsion, 1978, 2.o.).
Antonio Goiak, «Az-esku» goitizenarekin sinatutako artikulutxoan dio:
Encontramos la partitura del Aurresku de Vera escrita por Don Javier Crespo organista de la Parroquia en los años 1894 a 1901 [1894tik 1901ra arte parrokiako organo-jotzailea izan zen Javier Crespo jaunak idatziriko Berako Aurreskuaren partitura aurkitu genuen] (Goya, d.g.)
AURKEZPENA
Done Eztebe eguneko goizean Bandera Arboltzea, Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatzen dira. Arratsaldean Aurreskuaren ordua da. Bazkaldu ondoren, dantzatu behar duten neskak, txistulariak eta mutil kapitainak neska kapitainaren etxean biltzen dira kafe hartzera, azken honek gonbidatuta. Ondoren eta txistularien soinuekin, Udaletxera joaten dira. Bertan gainontzeko mutilak zain daude.
Udaletxeko arkupeetatik ateratzen dira mutilak lehen...irakurri gehiago
Berako Aurreskua dantzatzeari ez dakigun data batean utzi zitzaion eta 1978an berreskuratu zuen Gure Txokoa elkartearen Dantza Taldeak.
Berako Aurreskuari buruzko lehendabiziko albistea Antonio Goiak ematen digu (Goya, 1942). Bere artxiboko 1942ko esku-izkribu batean jasota daude urte horretan Aurreskua dantzatzeko bideak. Koadernotxoak «Aurresku de Vera –Datos– 1942» du izenburua. Bertan Aurreskua dantzatzeko nondik norakoak agertzen zaizkigu («Datos para el baile ...irakurri gehiago
Gure Txokoa Dantza Taldeko dantzariak. Beraien artean batzuk bereizten dira: bertze toki batzuetan «danbolin nausi», «priore» edo «maiordomo» gisa ezagunak, hemen aitzinesku eta atzesku dira. Bere izenak dioen bezala, lehendabizikoa sokaren lehen postuan dantzatzen da eta bertzea azkenengoan. Hauek bi laguntzaile dituzte, sokan bigarren eta azkenaurreko postuetan dantzatzen direnak. Nesken artean, bere aldetik, bereizketa bera daukate. Kasu honetan «kapitaina» da jasotzen duten izena.
MULTIMEDIA
Neskak: Zuriz janzten dira: gona (luzeera alda daiteke baina belaunen azpikoak), blusa mahuka luzea, puntilladuna, gerria estutzen duena eta gonaren gainetik geratzen dena; gerrian lore gorri bat apaingarri gisa; zapi gorri bat gerritik zintzilik; gona azpian pololo zuriak; eta oinetan espartin zuriak txirikordatu gorridunak.
Mutilak: M...irakurri gehiago
Antonio Goiak, «Az-esku» goitizenarekin sinatutako artikulutxoan dio:
Encontramos la partitura del Aurresku de Vera escrita por Don Javier Crespo organista de la Parroquia en los años 1894 a 1901 [1894tik 1901ra arte parrokiako organo-jotzailea izan zen Javier Crespo jaunak idatziriko Berako Aurreskuaren partitura aurkitu genuen] (Goya, d.g.)
Arrarás Soto, Fco. (1987). Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona (II). Gobierno de Navarra.
Azkue, R.M. de (1922). Cancionero Popular Vasco. Boileau ed., Barcelona
Fernandez de Larrinoa, Kepa (2003). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.
Goya, Antonio (1942). Aurresku de Vera. Dokumentu argitaragabea. Goia Familia Artxiboa.
Goya, Antonio (1975). A...irakurri gehiago