Berako Aurreskuaren Bigarren Mutil dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Dantza honek ez du beti izenik jasotzen. 1978ko dokumentuan «bigarren mutildantza» gisa izendatzen dute (Urrutia & Unsion, 1978, 1. o.).

Nesken plazan sartzeak badu bere erritualtasuna. Neskak nesken kapitainaren etxetik etorri dira Aurreskua hasi aitzin eta Udaletxearen barnean geratu dira itxoiten bigarren eta azkenaurreko dantzariak bere bila etorri arte. Horretarako Mutil dantzaren musika bukatu eta segidan, hasi den soinu berriaren hasmentan mutilen korrotik atera eta nesken bila joaten dira. Bitartean, gainontzeko dantzariak beren tokitan, egiten dute aurreko Mutil dantzaren urratsa baina aitzinatu gabe, tokian, nesken esperoan. Neska guztiek bere bikotekidearen parera heltzen direnean bukatzen da dantza. Honela deskribatzen dute Urrutiak eta Unsionek:

Una segunda mutildantza en la que todos empiezan a la vez excepto el segundo y el penúltimo que van a buscar a las chicas. Esta mutildantza es a paso lento. Para el momento de acabar esta mutildantza las chicas deben estar ya a la par de la pareja.

[Bigarren mutil dantza honetan, denak batera hasten dira, ...irakurri gehiago

Herriak:

BIDEO GALERIA
Berako Aurreskua. Bigarren Mutil dantza, 2014. It.: Dantzan.eus