Berako Aurreskuaren Lehenbiziko Zortzikoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Zortzikoa da Soka dantzak eskualde honetan jasotzen duen izena. Neska-mutilak zapien bidez lotzen dira soka bat osatuz, lehendabizikoa aitzineskua dela eta azkena atzeskua. Neskek eta mutilek dantzatzen dute dantza hau.

Zortzikoa bi aldiz egiten da eta bien artean etena dago eta koreografiaren aldaketa bat.

Agurra dantzatu eta gero aitzineskua eta bere kapitaina bere tokira itzultzen dira. Bikoteek zapi gorriak ateratzen dituzte eta denak lotuz soka osatzen dute. Soka hau erlojuaren orratzen kontrako norantzan abiatuko da dantzari guztiek urrats berberak egiten eta aitzineskuk gidatuta.

Gainontzeko dantzetan bezala, Antonio Goiak ere eman zuen bere deskribapena. Orohar, koreografia berdina da, baina bere xehetasunak baditu:

[...] Bailan, avanzando [mutilak] avanzando con el paso del zortziko; las chicas se limitan a seguirles andando.- Cuando llegan al compás [anotazio musikala] el primero y el último dan una vuelta bajo el pañuelo que les une a las compañeras (levantando el brazo y despacio). Los demás bailarines no dan vuelta y siguen con el paso del zortziko (se repite). ...irakurri gehiago

Herriak:

BIDEO GALERIA
Berako Aurreskua. Lehenbiziko Zortzikoa, 2014. It.: Dantzan.eus