Berako Agurra

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Aurreskua, Kontrapasa
Azalpena: 

Izen honekin bertze toki batzuetan Aurresku bezala ezagutzen den dantza izendatzen da. Aurreko dantza bukatuta, aitzineskua eta neska kapitaina badoaz plazaren erdira eta hor aitzineskuak bere neska kapitainari dantzatzen dio. Ateratzen dira eta ondoren atzeskua eta bere bikotekidea ateratzendira plazaren erdira. Orain neska da mutilari dantzatzen diona. Dantza hau soilik dantzari hauek egiten dute.

Izenari dagokionez, Goiak bi izen erabiltzen ditu dantza hau izendatzeko: Aurresku eta Kontrapasa: «Aurresku o Contrapás» (Goya, 1942). Geroago, 1975ean, soilik Kontrapas izena erabiliko du. Urrutia eta Unsionek «Agurra» izena erabiltzen dute (Urrutia & Unsion, 1978, 1. o.).

Denboran zehar eta agian tradizioaren etenak eraginda, aldaketa batzuk gertatu dira ohituran.

Aspaldian dantzariek ez zuten zirkulu bat osatzen plazaren inguruan, lerro edo arku baten itxura zeukan taldea eta haren aurean agintariak zeuden. Aurreko dantza bukatzen zenean:

Cuando se han colocado los muchachos frente a las autoridades, cesa el baile y la «capitana» es llevada por el 2º bailarín acompañado d...irakurri gehiago

Herriak:

BIDEO GALERIA
Berako Aurreskua. Agurra, 2014. It.: Dantzan.eus