Berako Aurreskuaren Azeri dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Axeri dantza
Azalpena: 

Zortzikoaren ondoren Azeri dantza dantzatzen da. Zortzikoan soka egiteko erabili diren zapiak biltzen dira eta bikoteak bereizten dira: dantzari guztien artean borobil handia egiten da baina mutilek borobil erdia osatzen dute (udaletxeari aurre emanez) eta neskek bertze erdia (udaletxeari bizkar emanda), mutilen lerroaren bazterretan atzeskua eta aitzineskua daudela. Posizio horretan hasten da dantza. Aitzineskua eta bere bikotea plazaren erdira ateratzen dira musikaren erritmora salto batzuk eginez. Behin plazaren erdian porrusalda berezi bat egiten dute eta bukatzen dutenean, zirkuluaren kontrako aldera jotzen dute lehen aipatu salto horiek eginez. Salto hauek egiten direlarik, gainontzeko dantzariak ere egiten dituzte, baina hauek posizio berria lortzeko: mutilen kasuan bere ezkerrean zegoen mutilarena okupatzeko eta nesken kasuan beren eskuinean zegoenarena. Modu horretan beti dago bikote bat plazara ateratzeko posizioan.

Antonio goiak eman zuen deskribapena konplexuagoa da:

Asheri-dantza:

Terminado el zortziko están todos los bailarines en una fila.- Los much...irakurri gehiago

Herriak:

BIDEO GALERIA
Berako Aurreskua. Azeri dantza, 2014. It.: Dantzan.eus