Berako Aurreskuaren Bigarren Zortzikoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Aurreko Zortzikoa amaitzen delarik musikaren etena dago hurrengoari bidea emateko. Zortziko berria dantzatzeko bertze zortziko batzuk jotzen dituzte txistulariek. Dantzariek egiten duten urratsa ezberdina bada ere, zortziko honek badu berezitasun bat: egiten diren bi zubiak. Zortzikoa berdin hasten da baina musikaren lehengo errepikapenean atzeskuak eta bere bikotea batzen dituzten besoak altxatzen dute eta atzeratik aitzinerateko zubia hasten dira egiten. Gainontzeko dantzariak tokian, aitzinatu gabe dantzatzen dira eta zubia beren buruen gainetik pasatzen da, beti ere atzeskua barruko aldetik dantzatzen delarik. Sokan dauden dantzariak neskaren gibeletik joaten dira aurrera. Banan banaka hasten dira dantzan, orain aitzinesku bihurtutako dantzariari segituz. Dantzari guztiak atzetik joan direnean, zubi berri bat egiten du atzeskuak. Oraingo honetan kanpoko aldetik abiatzen da eta dantzariek bere lagunari segitzen diote.

Modu honetan bukatzen da bigarren zortziko hau. Atzeskua aitzinesku bihurtuta eta dantzari guztiak plazaren inguruan.

Antonio Goiak honela deskribatu zuen 1942an dantza hau:

...irakurri gehiago

Herriak:

BIDEO GALERIA
Berako Aurreskua. Bigarren Zortzikoa, 2014. It.: Dantzan.eus