Jadanik ez da dantzatzen. Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bera izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik. Alkotzen soka dantza, zortzikoa, pañolo dantza eta ingurukoak osatzen dute.
FITXA ERAIKITZE LANETAN
Inguruko honen lehen albistea A. Donostiari zor diogu. Bere Euskal Eres Sortan argitaratu zuen «Inguruko» izenarekin dantza honen melodia (Donostia, 1921, 175). Melodia bakarra zekarren E.E.S.-k 2/4-ko konpasean, ezagutzen dugun «Inguru haundi» dantzaren konpasa, alegia. Melodia 1917. urtean jaso zuen Donostiak.
Hurrengo aipamena F. Arrarasek egin zuen (Arrarás, 1971), agian Donostiaren informazioari segika. Urte bertsuetan, eta seguruenik A. Donostiak hasi...irakurri gehiago
Hurrengo aipamena F. Arrarasek egin zuen (Arrarás, 1971), agian Donostiaren informazioari segika. Urte bertsuetan, eta seguruenik A. Donostiak hasitako bideari jarraituz, Donostiako Argia dantza taldeak Alkotzera ikertzera joan zen (Urbeltz, 2005). Hala ere, ez dugu egindako lanaren ondoriorik ezagutu.
1987an argitaratu zen Patxi Arrarasen dokumentazioa J.Cruz Labeaga zuzendaritzapean eta hor agertzen zaigu Alkozko Ingurukoaren oso deskribapen zabal bat «Ingurutxo de Alcoz» delako kapituluan (Arraras, 1987, 151). Arrarasen lanetan ohikoa zen iturririk ez aipatzea. Honetan, aldiz, aipatzen du: Baldomero Espartero, Eltzaburukoa. 1887an jaioa, 1940ko maiatzean deskribatu zion dantza eta kantatu zizkion melodiak Arrarasi (Arraras, 1987, 156). Arrarasek «Ingurutxo» deitzen dio lau dantzez osatutako dantzari: Soka dantza, Zortzikoa, Pañuelo dantza eta Ingurukoa. Ondoren, Fandangoa eta Bizkaiko dantza edo Porrusalda.
Iruñeko Oberena Dantza Taldeak izan du ingurutxo hau bere errepertorioan.
AURKEZPENA
MULTIMEDIA