Jadanik egiten ez den dantza.
Zortzikoan bikoteak jadanik osatuak daude eta Pañuelo dantza hasteko zapi baten bidez lotzen dira. Beste ingurutxoetan Inguru haundi izenarekin ere ezaguna da. Doinuaren erritmoa 2/4koa da. Aita Donostiak erritmo honetako dantzari «Ingurukoa» deitzen dio.
Dantza hainbat aldiz errepikatzen zen. Lehen aldiaren ondoren zubia egiten zen eta bigarrenaren ondoren ere bai, horrela dantzariak hasierako posiziora itzultzen ziren.