Igantziko Dantza Luzearen bosgarren dantza da. Zirkulu irekian egiten den dantza da. Buruan, aitzineskua dago. Neskek gerrian daramatzaten zapi zuriak askatzen dute aurreko eta gibeleko dantzariekin lotzeko. Soka osatuta, Soka Dantza dantzatzen da. Lehenengo zatia 5/8 erritmoan da eta bigarrenean, zubia eginez, 2/4 erritmoan borobilean bukatzen da.
Dantza Luzea edo Luziaren izenaren barruan, San Migel eguneko arratsaldean eta San Joan bezperan egiten diren dantzak biltzen dira. Goizean egiten diren dantzak erritualagoak baldin badira, arratsaldekoak, Bortzirietako bertze herrietan gertatzen den bezala, sozialagoak dira.
San Juanetan ere dantzatzen da Dantza Luzea. Bezperako suak egiten diren unetan dantzatzen da. Sanmigeletako Dantza Luzean protagonismoa mutilek badute (haiek hasten dituzte dantzak), Sanjuanetan neska dira dantzak gidatzen dituztenak.
TtunTtun es el nombre que recibe en el Pirineo oriental un conjunto de danzas que se bailan en un corro de parejas y en círculo en sentido contrario a las agujas del reloj y que también es denominada, en otros lugares, ingurutxo. Su nombre parece hacer referencia, de hecho, al instrumento con el que se tocaba: el ttun ttun. El número de danzas varía según el estado de la tradición y, en definitiva, del pueblo que consideremos.
Ttun ttuna erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Izena Ekialdeko Pirinioetan erabiltzen da eta jotzen den musika tresnari aipatzen dio: ttun ttunari. Ttun ttuna osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik. Ariben soka dantza, zortzikoa, pañolo dantza, inguru dantza eta karrika dantzak osatzen zuten. Gaur egun, ez da dantzatzen.
Ziako Soka dantza