Jadanik egiten ez den dantza da. Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean dantzatzen den dantza da, bikoteka dantzatua.
Dantza honen lehendabiziko lekukotasuna Aita Donostiaren artxibotik dator. Bere kolaboratzailea izen zen A. Modesto de Lecumbirri 1920an jaso zuen (Donostia, 1994, 2113). «Ingurutxo de Cía» izenburuko partitura berean gero ikusiko ditugun bi dantzen doinuak agertzen dira, lehena 2/4ko konpasean eta bigarrena 3/8an.
Bigarren lekukotasuna F. Arrarasek ematen du eta bere argitalpenetan ohikoa den bezala, ez du informatzailerik edo inongo iturririk aipatzen.
F. Arrarasen arabera (Arraras, 1987, 73), Ziako Ingurutxoa hiru dantzek osatzen zuten: Soka, dantza, Pañuelo dantza eta Inguru dantza.
Soka dantzari buruz, Arrarasek esan zigun soilik, neska-mutilek zapiez elkartutako soka bat osatzen zutela eta musikaren erritmoan dantzatzen zirela plazaren inguruan. Une batean, txistulariak eteten du bere jarduna eta atabalariak erritmoarekin darrai. Orduan lehendabiziko bikoteak lotzen duen zapia altxatzen du zubi bat osatuz eta gainontzeko dantzariak bere azpitik pasa behar dira.
Zubiaren ondoren bigarren dantza hasten da: Pañuelo dantza. Orain dantzariak bikoteka antolatzen dira bi zirkulu osatuz: kanpokoa neskekin eta barrukoa mutilekin. Berriz ere erlojuaren kontrako norantzan dantzatzen dira eta musikariak erabakitzen duenean, musika bukatu eta danbolinarekin markatzen du bakarrik errimoa. Bikoteek altxatzen dituzte orduan elkartzen dituen zapia eta berriz ere zubiarena egiten dute.
Hirugarren dantzak izena ematen dio osoari: Inguru dantza.
AURKEZPENA
MULTIMEDIA