Jadanik egiten ez den dantza da.
Pañuelo dantza beste ingurutxo batzuetan «Inguru haundi» izenarekin ere ezaguna da. Dantzariak bikoteek osatutako bi zirkuluetan antolatuta daude, mutilak barneko zirkuluan eta neskak kanpokoan. Zapien bidez elkarri lotuta daude.
Dantza honen melodiaren erritmoa 2/4koa da eta bere dantzatzeko era gainontzeko pañuelo dantzen edo inguru haundien bera da. Honela deskribatzen du Arrarasek:
Las parejas, unidas por el pañuelo, giran alrededor de la plaza marcando un paso-negra en la primera parte del compás y dos pasos-corchea, con pies alternos, en su parte débil. Cuando a juicio del txistulari se ha bailado bastante da fin, si bien continúa el tambor su redoble. Es entonces cuando las parejas levantan sus manos unidas por el pañuelo para pasar todas, empezando por la última, bajo el túnel así formado, quedando invertido el orden de los participantes de la danza. Cambiado el orden de los bailarines, se repite el Pañuelo dantza en todos sus movimientos y figuras coreográficas, y pasando nuevamente los bailarines bajo el arco final, las parejas de danzantes vuelven ...irakurri gehiago
Las parejas, unidas por el pañuelo, giran alrededor de la plaza marcando un paso-negra en la primera parte del compás y dos pasos-corchea, con pies alternos, en su parte débil. Cuando a juicio del txistulari se ha bailado bastante da fin, si bien continúa el tambor su redoble. Es entonces cuando las parejas levantan sus manos unidas por el pañuelo para pasar todas, empezando por la última, bajo el túnel así formado, quedando invertido el orden de los participantes de la danza. Cambiado el orden de los bailarines, se repite el Pañuelo dantza en todos sus movimientos y figuras coreográficas, y pasando nuevamente los bailarines bajo el arco final, las parejas de danzantes vuelven a ocupar su primitiva posición. Las filas de bailarines continúan su giro en torno a la plaza, al mismo tiempo que recogen los pañuelos que hasta entonces del han unido
[Bikoteak, zapiak elkartuta, plazaren inguruan biratzen dira, konpasaren lehen zatian pauso-beltz bat eta bi pauso-kortxea markatuz, oinak txandakatuz, konpasaren zati ahulean. Txistulariaren iritziz nahikoa dantzatu denean, amaiera ematen dio, baina danborrak tarrapataka jarraitzen du. Bikoteek orduan altxatzen dituzte zapiak lotzen dituen eskuak, denak pasatzeko, azkenekotik hasita, horrela eratutako tunelaren azpitik, dantzako partaideen ordena alderantzikatuta geratuz. Dantzarien ordena aldatuta, pañuelo dantza errepikatzen da mugimendu eta figura koreografiko guztiekin, eta dantzariak berriz ere azken zubiaren azpitik pasatuz, dantzari bikoteak hasierako lekuan jartzen dira berriro. Dantzarien ilarek plazaren inguruan jiratzen jarraitzen dute, eta ordura arte elkartu dituzten zapiak biltzen dituzte] (Arrarás, 1987, 74).
Musika aldetik bi partitura ditugu. Lehendabizikoa A. Donostiaren artxibotik dator. Bere kolaboratzailea izen zen A. Modesto de Lecumbirri 1920an jaso zuen (Donostia, 1994, 2113). «Ingurutxo de Cía» izenburuko partitura berean gero ikusiko ditugun bi dantzen doinuak agertzen dira, lehena 2/4ko konpasean eta bigarrena 3/8an. Hemen bereiztu dira eta dantza honi Leitza aldean ematen zaion izenarekin agertzen da. Bigarrena F. Arrarasek eman zigun eta bere argitalpenetan ohikoa zen bezala, ez zuen informatzailerik edo inongo iturririk aipatu. Bi partituren hasierako mugimenduak berdintsuak dira.
Ingurutxoa zirkulu irekian, erlojuaren kontrako norabidean, eta bikoteka egiten diren dantzak ditugu. Dantza hauek beste dantza edo mugimendu koreografiko batzuek osatuak izaten dira, zeinak erritmo ezberdinak dutenez gero, dantza desberdintzat onar genitzakeen. Izan ere, aditu batzuen arabera, ingurutxoak beste dantza talde konplexuago baten barnean kokatu beharko lirateke: soka dantzekin batera sortzen den zikloa, hain zuzen. Ingurutxoa, izenak izen, Nafarroako mendialde gehienaren gizarte-dantza garrantzitsuena izan da. Hala ere, beste garaiotako balizko hedadura zabalagoaren lekuko oso salbuespen bitxia daukagu Lizarran mantendu den ingurutxoarekin, Larrain Dantzarekin. Ingurutxoa oso ahul heltzen zaigu aurreko mendaren lehendabiziko hamarraldietara eta 36ko gerrak akitzen du toki gehienetan. Hala baina, 70ko hamarkadaren azkenengo urteetan hasten da berriz ere euskal geografian zehar zabaltzen Lizarrako Larrain Dantzaren arraskatari esker.