Jadanik egiten ez den dantza da.
Soka dantza izenak dantzariak nola antolatzen diren zehazten du. Kasu honetan zapiez elkarturik daude neska-mutilak txandaka jarrita. Soka dantzaren lehendabiziko eta azken postuak gazteriaren maiordomoek okupatzen dituzte eta beren ondoan haiek aukeratutako maiordomak.
Fitxa nagusian aipatu bezala, dantza honen testigantza F. Arrarasek eman zigun (Arraras, 1987, 73). Bere azalpenean zera esaten digu urratsei buruz:
Llevan con los pies el ritmo de la música, marcando imperceptiblemente un paso en cada una de las partes del compás, giran en traslación alrededor de la plaza, y como es norma en sentido (sic) al horario del reloj [Oinekin musikaren erritmoa daramate, konpasaren zati bakoitzean pauso bat oharkabeki markatuz; plazaren inguruan jiratzen dira, eta, ohikoa denez, erlojuaren (sic) norantzan] (Arraras, 1987, 73).
Soka askatu gabe, lehendabiziko bi dantzariek bere zapia altxatzen dute eta eratutako zubi horren azpitik gainontzeko dantzari guziak pasa behar dira, hirugarrenetik hasita. Azken dantzaria lehenbizikoa bihurtzen da...irakurri gehiago
Soka askatu gabe, lehendabiziko bi dantzariek bere zapia altxatzen dute eta eratutako zubi horren azpitik gainontzeko dantzari guziak pasa behar dira, hirugarrenetik hasita. Azken dantzaria lehenbizikoa bihurtzen da.
Soka bat osatuz lerroan, banaka edo bikoteka, itxi gabeko borobil batean eta erlojuaren aurkako norabidean mugituz egiten den dantza soziala da. Dantzariak zapien bidez edo eskuak elkarri emanda dantzatzen dira.