Bakaikuko Zortzikoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Plazako goiko aldean, festetan jartzen den kioskoaren ezkerraldean kokatzen dira. Bertatik binaka (neska zein mutilak) sartzen dira plazan, bikote bakoitza bestearen atzetik eta zirkulu ireki batean kokatzen dira, dantzatu aurretik zubia egiten delarik. Behin, zubi azpitik bikote guztiak pasa ondoren, dantzari ekiten diote. Hala, lehenengo bikoteko eskuinaldekoak zortzikoaren lehenengo zatia dantzatzeari ekinen dio, hirutan  oinen gurutzatze bat gauzatuko du eta laugarren aldian lehenengo pausoa gauzatu beharrean buelta bat emanen du ezkerretarantz, bikotearenganantz, eta jarraiki ezkerreko hanka igoko du. Bigarren errepikapenean lehenengo hiru pausoak berdin dantzatuko ditu, baina buelta eman beharrean salto bat ematen da, oinak airean gurutzatuz. Bigarren zatia jarraiki dantzatuko du, baina bigarren hau egitura edo kokapen ezberdin batekin, hau da, binaka dantzatu beharrean, bata bestearen atzetik lerrokaturik dantzatuko dute. Lerro horretan lehenengo postuan kokatuko dena zortzikoa gauzatu duena izanen da eta berriz ere dantzaren pausu berdinak errepikatuko ditu, gainontzekoak atzetik jarraitzen diotelarik. Dantzaria berriro dantzan hasten den unean atzeko bikotea zortzi...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Beste dantzak ziklo honetan: 
Iraupena: 
10 minutu gutxi gora behera.
TIPOLOGIA

Soka Dantza

Soka bat osatuz lerroan, banaka edo bikoteka, itxi gabeko borobil batean eta erlojuaren aurkako norabidean mugituz egiten den dantza soziala da. Dantzariak zapien bidez edo eskuak elkarri emanda dantzatzen dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Bakaikuko Zortzikoa. 2105