Desfilerako dantza da. 15 ezpata dantzarik osatutako taldeak dantzatzen du. 7 laguneko bi lerrok osatzen du taldea, makilez elkarturik, bi lerroak batzen dituen "aitzin eskua" deituriko dantzariak gidatzen duelarik joan etorria. Lotzen dituen makilak eskuz aldatuz aitzinera eta gibelera mugitzen dira.
Normalean makil gurutzeak bukatzeko dantzariek makilekin arkua osatzen dute. "Zeharkakoa" dantzaren amaieran, azken deiarekin batera makil gurutzeak egiten hasten dira eta aipatu dantza desfilearekin lotzen dute.
Txistulari taldea zein musika bandaren laguntzaz dantzatzen dute. Herriko Musika Bandak jotzen duenean, “Napoleones” izeneko melodia jotzen du; txisturako ez da melodia tradizionalik izan, baina XX. mendeko bosgarren hamarralditik Santiago Irigoienek sortu zuen “Iria” izeneko biribilketa jo izan da. Beti ere, eta santuarekin egiten den prozesioan, Makil gurutze Musika Bandak jortzen duen edozein melodiarekin egiten da.
Sinestekoa da Lesakako Musika Banda sortu zenetik (1857an, hain zuzen) jo izan duela prozesiotan eta sanferminetan. Ez dakigu, baina, noizdanik laguntzen dituen dantzariak bere dantzetan, baina Sa...leer más
Sinestekoa da Lesakako Musika Banda sortu zenetik (1857an, hain zuzen) jo izan duela prozesiotan eta sanferminetan. Ez dakigu, baina, noizdanik laguntzen dituen dantzariak bere dantzetan, baina San Fermin eguneko desfile eta prozesioan, udala laguntzen dute txistulariak ordezkatuz. 1950-60ko hamarkaden bueltan, bi martxa berri omen zituzten bandan jotzeko; "Napoleones" bera eta "General Vicente Juan" bertzea (biak 1953an argitaratuak). Bestaberrietan bigarrenarekin hasi omen ziren baina konplikatuegia omen zen nonbait: Musikariak kejatu, eta orduz geroztik "Napoleones" jotzen hasi omen ziren. "Napoleones" martxa militarrra da, Ricardo Vidal Tolosak konposatua, Francoren Banda Militarraren zuzendaria. 90etako hamarkadan Bandak martxak aldatu nahi izan zuen, baina herrian nahiko liskar sortu zen eta dantzariek ere kargu hartuta, "Napoleones" jotzen jarraitzen dute.
Musika hauetaz gain, Euskal Dantzarien Biltzarreko Nafarroako Ordezkaritzak (EDB-Na, 1982, 40) erabilitako bertze bi melodien berri ematen digu: Josef Wagner-en “Bajo la Doble Águila” eta “A España”. Hauen partiturak galdu omen ziren eta ordutik “Napoleones” izeneko egiten da.
Dantza honen ezaugarri nabarmenena dantzariek erabiltzen, edo erabili izan duten, ezpata da. Maiz egurrezko makilek edo oihalezko bordoiek ordezkatu dituzte ezpatak. Nafarroan tradizionalki mantendu den Ezpata dantza bakarra Lesakako Ezpata dantza izan da. Aurreko mendearen 70eko hamarraldian Lakuntzakoa berreskuratu egin zen. Bi kasuetan ezpatak egurrezko makilek ordezkatu dituzte.