Uztailaren 7an, goizeko 8:00etan ezpata dantzariak (15 lagun) Plaza Zaharrean elkartzen dira. Txistularien doinuen laguntzaz Makil gurutzeak dantzatuz elizara joaten dira desfilean. Bertan ezpata dantzarien omenezko "meza isila" ospatzen da. Honen ondotik, berriz ere txistularien laguntzaz, eta makil gurutzeak dantzatuz beti ere, Plaza Zaharrera itzultzen dira, bertan dagoen Kasino ostatuan hamarretakoa egitera.
10:30etan, ezpata dantzariak berriro ere Plaza Z...leer más

10:30etan, ezpata dantzariak berriro ere Plaza Zaharrean elkartzen dira. Bigarren aldiz Makil gurutzeen bidez elizara joaten dira, baina oraingoan musika bandaren soinupean, eta gibeletik udal ordezkariak eta herriko bandera doazela.
"Meza nagusiaren" ondoren, elizaren atarian herriko bandera dantzatzen du udal ordezkari batek, txistulariek jotako "Bandera arbola" doinuarekin. Gero, ezpata dantzariek Makil gurutzeen bidez desfilatzen dutela, San Fermin eguneko prozesioa burutzen da. Kasu honetan, txistularien eta musika bandaren doinuak tartekatzen dira. Prozesioan zehar , ezpata dantzariek bi alditan Zeharkakoa dantzatzen dute; Plaza Zaharrean eta Ziobiko plazan, hain zuzen ere.
Prozesioa elizan bukatzen da. Ondotik, musika bandaren laguntzaz, eta udal ordezkariak gibeletik dituztela, ezpata dantzariak Makil gurutzeen bidez Onin errekara joaten dira, herriko adinekoenek "Perikon zubia" deitzen dioten zubiraino, alegia. Bertan, errekaren bazterrek duten petriletan, Zubigainekoa dantzatzen dute, txistularien doinupean.
Zubigainekoa bukatzean, ezpata dantzariak oraingoan txistularien doinupean berriz ere gibelera bueltatzen dira Makil gurutzeen bidez, Onin erreka eta eliza arteko bidean dagoen Koxkilla iturrian herriko bandera zain dutelarik. Dantzarien gibeletik bandera Onin errekaren zubira eramaten da, eta bertan, bigarren aldiz bandera dantzatzen da.
Goizari bukaera emateko, Onin errekatik Plaza Zaharrera musika bandaren laguntzaz ezpata dantzariak Makil gurutzeak dantzatuz joaten dira, udal ordezkariak eta bandera gibeletik dituztela. Plaza Zaharrean hirugarren aldiz dantzatzen da bandera, eta amaitzeko, plazan bertan ezpata dantzariek azkenekoz Zeharkakoa dantzatzen dute, honen segidan Makil gurutzeen bidez plazatik atera eta udaletxeko arkupeetan banderari arkua eginez goizeko saioari akabaila emanik. Azken dantza hauek txistularien doinuekin.
Uztailaren 7ko 17:30etan ezpata dantzariak berriz ere Plaza Zaharrean elkartzen dira. Egunean hirugarren aldiz elizara joaten dira Makil gurutzeen bidez. Kasu honetan ere musika bandaren laguntzaz eta udal ordezkariak gibeletik dituztela. Arratsaldean banderarik gabe. Elizan "Bezperak" errezatzen dira, eta ondoren berriz ere Makil gurutzeekin desfilatuz Plaza Zaharrera joaten dira. Hor amaitzen da Ezpata dantzen zikloko saioa.
Dantza herrikoien nondik norakoak jasotzea lan nekeza eta batzuetan ezinezkoa izaten da, ez baitago lekukotasun zehatzik. Hala ere, azken urteetan hainbat aldaketak izan dira dantzen atal batzuetan.
Zeharkakoa izeneko dantzan orain "punteatzen" hasten da. Garai batean eskuinarekin "pausu lateral" bat egiten zen eta alboetarako desplazamendua ere, garai hartan, haundiagoa zen.
Zubigaineko dantzan azken deian "sentzillo" gisakoa markatzen da saltoaren aitzinetik. Garai...leer más
Dantza herrikoien nondik norakoak jasotzea lan nekeza eta batzuetan ezinezkoa izaten da, ez baitago lekukotasun zehatzik. Hala ere, azken urteetan hainbat aldaketak izan dira dantzen atal batzuetan.
Zeharkakoa izeneko dantzan orain "punteatzen" hasten da. Garai batean eskuinarekin "pausu lateral" bat egiten zen eta alboetarako desplazamendua ere, garai hartan, haundiagoa zen.
Zubigaineko dantzan azken deian "sentzillo" gisakoa markatzen da saltoaren aitzinetik. Garai batean hiru "pausu· markatzen ziren.
Bi aldaketa hauek, garai hartan (1995) "ezpata dantzari" ohi adinekoena zen Juanito Telletxaren aholkuz gauzatu ziren bere garaian horrela egiten omen zelako (Juanito 1940. urtean aitzineskua izan zen).
Saltoetan zein hanka gurutzatzen zen aurretik ere berrikusi zen bere garaian. Belaunaldi desberdinak elkartu zituzten orduko gazteek eta adinekoenek eskuina gurutzatzen zutela ikusi zuten; bertze gehienek ezkerra gurutzatzen zutelarik. Gaur egun ezkerra gurutzatzen da.
Aitzineskuaren izenarekin ere errebisioa egon da: "Aitzineskua" denborarekin "kapitain" bihurtu zen. "Kapitain" erabiliagoa, nahiz eta batzuk (adinekoek) beti "aitzineskua" erabili. Bertze batzuei "kapitain" ohikoagoa eta"aitzineskua" arrotzagoa. Testuan Aitzineskua hobesten da.
Azkeneko aldaketa nesken partaidetzari dagokio. 2015ean eskatu zuten lehendabiziko aldiz Ezpata dantzan dantzatzea eta 2019an lehendabiziko hiru neskek parte hartu zuten.
Hamabortz ezpata dantzari. Zubiko petrilaren luzerak kopurua mugatzen du.Taldean dauden dantzaririk abilenak izaten dira.
Aitzineskua beti berdina da, ez da urtez urte aldatzen. Aitzineskuak taldea uztea erabakitzen duenean aukeratzen da hurrengoa. Orain artean, uzten duenak proposatu izan du bere iritzirako zein den taldean hurrengo Aitzineskua izateko lagunik egokiena eta normalean, bere proposamena ontzat hartzen da.
Aitzineskuari ere "kapitaina" izenarekin ezagutzen zaio.
Otros participantes:
Hamabortz ezpata dantzarietako bat Aitzineskua da eta taldea gidatzen du. Udal zinegotzi batek bandera arbolatzen du
Patrimonio relacionado:
Onin errekaren petrilak
MULTIMEDIA
Lesakako Ezpata Dantza. Ir.: Dantzan.eus
Lesakako Ezpata Dantza. Urratsak eta Jantzia. Dantzan.eus
Oinetan espartin zuriak, zinta gorriz apainduak. Soinean atorra eta galtza zuriak eta hauek eusteko, kotoizko gerriko gorria. Galtzek polainak damatzate josita aztaletako kanpoaldean eta hauek kaxkabilekin, zintzarriekin. Atorraren gainean eta lepoetatik zintzilik, eskapularioa, zetazko zinta gorrietatik zintzilik. Guztiaren gainetik kolore desberdinetako lau zinta, bina alde banatan eta bular aldean (aitzinean eta gibelean) gurutzatuz. Buruan, zapel gorria.

Polainak oihalezko laukiak dira dantzarien galtzen belaun azpian josten direnak. Polaina hauek ikusten den aldetik gorriak izaten dira eta gainean kaskabiloak daramatzate josirik (15-16) hainbat apaindurarekin batera.
Eskapularioa kartoi (barnealdetik) eta oihalez (kanpoaldetik) egina dago eta sei atalez osatua dago (argazkian ikus daitekeen moduan). Atal bakoitza erabat apaindua dago. Eskapularioak sorbaldan eta bularraldean geratzen dira (disimuloz josten dira atorrari) eta beren gainetik gurutzatzen diren zintek beren lekuari eusten laguntzen dute.
Zintak kolore anitzetakoak izan daitezke eta hamar zentimetroko (g.g.b.) zabalera dute, gainetik doazenak azpian doazenak baino meharragoak izaten direlarik. Dantzari bakoitza da bere zinten jabea da.
Osagarri gisa, zinta zuri eta gorriz apaindutako makila.
Garapen historikoa:
Antzina, eta garai bateko janzkerari jarraituz, praken ordez belaunarainoko galtzak zeramatzaten eta belaunetik behera, media zuri luzeak (EDB-Na, 1982, 42). Orduko EDBren Nafarroako ordezkaritzaren arabera, galtza horietako bat kontserbatu egin zen.
Bestelako aldaketak izan dira janzkeran aro modernoagotan. Adibidez, Aitzineskuak edo kapitainak zeramatzan zintzak bertze ezpata dantzarienak baino zabalagoak ziren (Idem,43). Zinta hauek, denonak, orain aldakaldean elkartzen dira, baina behiala besapeen ondoan elkartzen ziren eskapularioak modu ikusgarriagoan geratuz.
Makil gurutze dantzatzeko, hau da desfiletan eta prozesioan dantzatzeko, ez da musika zehatzik izan. XX. mendearen bosgarren hamarkadatik Santiago Irigoienek sortutako “Iria” biribilketa jo izan da txistuarekin, baina egun bertze biribilketa batekin tartekatzen da, azken hau urtez urte alda daitekeena.
XIX. mendean sortu zen Lesakako Musika Banda (1857an, hain zuzen) eta sinestekoa da ordudanik jo izan duela prozesiotan eta sanferminetan. Ez dakigu, baina, noizdanik laguntzen dituen dantzariak bere dantzetan. 1950-60ko hamarkaden bueltan, bi martxa berri omen zituzten bandan jotzeko: "Napoleones" bera eta "General Vicente Juan" bertzea (biak 1953an argitaratuak). Bestaberrietan bigarrenarekin hasi omen ziren baina konplikatuegia omen zen nonbait: Musikariak kexatu, eta orduz geroztik "Napoleones" jotzen hasi omen ziren. "Napoleones" martxa militarrra da, Ricardo Vidal Tolosak konposatua, Francoren Banda Militarraren zuzendaria. 90etako hamarkadan Bandak martxa aldatu nahi izan zuen, baina herrian nahiko liskar sortu zen eta dantzariek ere kargu hartuta, "Napoleones" jotzen jarraitzen dute.
Musika hauetaz gain, Euskal Dantzarien Biltzarreko Nafarroako Ordezkaritzak (EDB-Na, 1982, 40) erabilitako bertze bi melodien berri ematen digu: Josef Wagner-en “Bajo la Doble Águila” eta “A España”. Hauen partiturak galdu omen ziren eta ordutik “Napoleones” izenekoa jotzen da.
Bandera dantzarekin "Bandera arbola" doinua erabiltzen da. Txistulariek soilik ezagutzen dute "Bandera Arbola" bezala, jendeak "Bandera" deitzen dio.
Urte batean soilik, orduan alkate zen Guillermo Agarak eskatuta (txistulari eta Bandako zuzendari ere izana), "Tantirumairu" doinuarekin dantzatu omen zen. Kasualitatea da, aldi hartan Caro Barojatarrek grabatu zutela "Navarra. Las 4 estaciones" dokumentalean sartzeko. "Tantirumairu" doinua berez San Juanetako doinu bat da. San Juan igandez jotzen da urtero.
PRESENTACIÓN
Uztailaren 7an, goizeko 8:00etan ezpata dantzariak (15 lagun) Plaza Zaharrean elkartzen dira. Txistularien doinuen laguntzaz Makil gurutzeak dantzatuz elizara joaten dira desfilean. Bertan ezpata dantzarien omenezko "meza isila" ospatzen da. Honen ondotik, berriz ere txistularien laguntzaz, eta makil gurutzeak dantzatuz beti ere, Plaza Zaharrera itzultzen dira, bertan dagoen Kasino ostatuan hamarretakoa egitera.
10:30etan, ezpata dantzariak berriro ere Plaza Z...leer más
Dantza herrikoien nondik norakoak jasotzea lan nekeza eta batzuetan ezinezkoa izaten da, ez baitago lekukotasun zehatzik. Hala ere, azken urteetan hainbat aldaketak izan dira dantzen atal batzuetan.
Hamabortz ezpata dantzari. Zubiko petrilaren luzerak kopurua mugatzen du.Taldean dauden dantzaririk abilenak izaten dira.
Aitzineskua beti berdina da, ez da urtez urte aldatzen. Aitzineskuak taldea uztea erabakitzen duenean aukeratzen da hurrengoa. Orain artean, uzten duenak proposatu izan du bere iritzirako zein den taldean hurrengo Aitzineskua izateko lagunik egokiena eta normalean, bere proposamena ontzat hartzen da.
Aitzineskuari ere "kapitaina" izenarekin ezagutzen zaio.
Onin errekaren petrilak
MULTIMEDIA
Oinetan espartin zuriak, zinta gorriz apainduak. Soinean atorra eta galtza zuriak eta hauek eusteko, kotoizko gerriko gorria. Galtzek polainak damatzate josita aztaletako kanpoaldean eta hauek kaxkabilekin, zintzarriekin. Atorraren gainean eta lepoetatik zintzilik, eskapularioa, zetazko zinta gorrietatik zintzilik. Guztiaren gainetik kolore desberdinetako lau zinta, bina alde banatan eta bular aldean (aitzinean eta gibelean) gurutzatuz. Buruan, zapel gorria.
Polaina...leer más
Makil gurutze dantzatzeko, hau da desfiletan eta prozesioan dantzatzeko, ez da musika zehatzik izan. XX. mendearen bosgarren hamarkadatik Santiago Irigoienek sortutako “Iria” biribilketa jo izan da txistuarekin, baina egun bertze biribilketa batekin tartekatzen da, azken hau urtez urte alda daitekeena.
XIX. mendean sortu zen Lesakako Musika Banda (1857an, hain zuzen) eta sinestekoa da ordudanik jo izan duela prozesiotan eta sanferminetan. Ez dakigu, baina, noizdanik laguntzen dituen dantzariak bere dantzetan. 1950-60ko hamarkaden bueltan, bi martxa berri omen zituzten bandan jotzeko: "Napoleones" bera eta "General Vicente Juan" bertzea (biak 1953an argitaratuak). Bestaberrietan bigarrenarekin hasi omen ziren baina konplikatuegia omen zen nonbait: Musikariak kexatu, eta orduz geroztik "Napoleones" jotzen hasi omen ziren. "Napoleones" martxa militarrra da, Ricardo Vidal Tolosak konposatua, Francoren Banda Militarraren zuzendaria. 90etako hamarkadan Bandak martxa aldatu nahi izan zuen, baina herrian nahiko liskar sortu zen eta dantzariek ere kargu hartuta, "Napoleones" jotzen jarraitzen dute.
Musika hauetaz gain, Euskal Dantzarien Biltzarreko Nafarroako Ordezkaritzak (EDB-Na, 1982, 40) erabilitako bertze bi melodien berri ematen digu: Josef Wagner-en “Bajo la Doble Águila” eta “A España”. Hauen partiturak galdu omen ziren eta ordutik “Napoleones” izenekoa jotzen da.
Bandera dantzarekin "Bandera arbola" doinua erabiltzen da. Txistulariek soilik ezagutzen dute "Bandera Arbola" bezala, jendeak "Bandera" deitzen dio.
Urte batean soilik, orduan alkate zen Guillermo Agarak eskatuta (txistulari eta Bandako zuzendari ere izana), "Tantirumairu" doinuarekin dantzatu omen zen. Kasualitatea da, aldi hartan Caro Barojatarrek grabatu zutela "Navarra. Las 4 estaciones" dokumentalean sartzeko. "Tantirumairu" doinua berez San Juanetako doinu bat da. San Juan igandez jotzen da urtero.
Aranburu Urtasun, Mikel (2000): Danzas y bailes de Navarra. Pamplona. Gobierno de Navarra.
Arrarás Soto, Francisco (1987): Danzas e Indumentaria de Navarra. Pamplona. Gobierno de Navarra.
Maiatza aldean entsaiatzen hasten dira. Inoiz parte hartzeko asmoa duten gazteak ere entsaioetara agertzen dira, ikasten joateko. Entsaioetan ikasten dute beraz. Herrian dagoen Dantza Taldeak (Tantirumairu D.T.) umeei ere erakusten dienez, zenbaitek umetatik dakizkite dantzak.
Behin San Fermin eguneko taldean "sartu" denak, nahi arte parte hartzeko eskubidea bereganatzen du. Hutsuneak,entsaioetako taldekideekin "betetzen" dira, entsaiatzen daraman denbora eta dantza...leer más