Lesakako bandera San Fermin eguneko erritual guzian presentzia haundia du. Bandera Udalarekin batera ateratzen da Herriko Etxetik eta elizaraino desfilatzen du. Behin meza bukatuta eta elizaren kanpoaldean, bandera lehendabiziko aldiz dantzatzen da, txistulariek jotako "Bandera arbola" doinuarekin. Bandera eramaten duen zinegotziak hartzen du hagatik eta dantzarazten du bere buruaren gainetik eta zolutik paraleloki, lehendabizi ezker alderantz hiru zirkunferentzia emanez, gero bertze hiru eskuinerantz eta bukatzeko, azken hirurak ezkerrerantz. Banderak ez du lurra ukitu behar.
Zubigainekoa dantzatu eta gero, ezpata dantzariak Makil gurutzeen bidez joaten dira Onin erreka eta eliza arteko bidean dagoen Koxkilla iturrira, herriko bandera zain dutelarik. Dantzarien gibeletik bandera Onin errekaren zubira eramaten da, eta bertan, bigarren aldiz bandera dantzatzen da.
Hirugarren aldiz dantzatzen da bandera goiza bukatzear dela, Plaza Zaharrean oraingoan.
San Fermin egunaz gain, Besta Berri egunean eta "Jesusen Bihotzaren" ospakizunetan ("Erramutxi") ere dantzatzen da Bandera. Horietan ez dago "ezpata dantzaririk".
D...leer más
Dantzarako doinuak txistulari taldeak jotzen ditu. Lesakako sanferminetatik kanpo bandera dantzatzen denean, “Tantirumairu” izeneko melodia jotzen da.
Aitzinean, ezpata dantzariek udaletxean gosaltzen zuten eta ondoren zinegotziak batzen zitzaiezkien Herriko Etxean. Orduan “lanzeroak, Udaletxean zintzilik dagoen bandera kendu eta konzejal bati ematen dio, eta denek eliz aldera desfilea egiten dute” (Ortzadar, 1984).
Bai lantzeroak, bai zinegotziak bi edo hiru adarretako kapelua zeramatzen antzinean ere.