Ilarako lehen eta azken dantzariak normalean bolante pare bat izaten dira, baina beste batzuk ere izan daitezke. Antzina gizonak ziren beti. Esku librean, bereizgarri gisa, hirurogei zentimetro inguruko makila adarduna daramate, lau adarrekoa, eta madari bat du punta bakoitzean iltzatuta. Makila horren ordez, sagarrak edo laranjak ere erabil daitezke. Adar hori ereinotza, platano, arto-zurtoin berdea edo beste edozein adar ere izan daiteke. Dantzari hauek dantza gidatzeko ardu...leer más
Ilarako lehen eta azken dantzariak normalean bolante pare bat izaten dira, baina beste batzuk ere izan daitezke. Antzina gizonak ziren beti. Esku librean, bereizgarri gisa, hirurogei zentimetro inguruko makila adarduna daramate, lau adarrekoa, eta madari bat du punta bakoitzean iltzatuta. Makila horren ordez, sagarrak edo laranjak ere erabil daitezke. Adar hori ereinotza, platano, arto-zurtoin berdea edo beste edozein adar ere izan daiteke. Dantzari hauek dantza gidatzeko ardura dute eta postu honetan egotea beti ohoretzat hartu izan da.
Behin neskak eta mutilak ilaran txandaka jarrita, horrela eratutako soka erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan mugitzen da beti, hau da, lehen dantzariak adarra darama eskuineko eskuan eta bere lagunarekin batzen da ezkerrarekin zapi baten bidez.
Dantzak hainbat zati koreografiko ditu, eta horien kopurua eta egiteko modua desberdinak dira lekuen eta tradizioaren egoeraren arabera. Lehenengoa sokaren desplazamendu zirkular edo sigi-sagazkoa da. Bigarrena mantsoago dantzatzen da eta kontrapasekin aurrera eginez dantzatzen da. Horren ondoren, hasierako urratsa berreskuratzen da eta hainbat zubi egiten dira txandaka lehenengo eta azken bikoteak. Dantzariak nahi duten lekura iritsi direnean edo musikariek nahi dutenean, soka gelditu eta muturretako dantzariek, edo soka osoak, dantzatzen dute.
Guilcherrek (1984) Nafarroako Behereko ekialdeako Oztibarre eskualdeari buruzko XIX. mende hasierako informazioa bildu zuen. J.A. Cerviniren deskribapen bat da:
«Pour l'intelligence des renseignements qui nous ont été communiqués (...) au sujet des diverses danses du Pays Basque, il faut que le lecteur sache que toutes les maisons d'un village quelconque sont connues dans un ordre établi jadis par l'ancienneté, et que ce rang, indépendant...leer más
Guilcherrek (1984) Nafarroako Behereko ekialdeako Oztibarre eskualdeari buruzko XIX. mende hasierako informazioa bildu zuen. J.A. Cerviniren deskribapen bat da:
«Pour l'intelligence des renseignements qui nous ont été communiqués (...) au sujet des diverses danses du Pays Basque, il faut que le lecteur sache que toutes les maisons d'un village quelconque sont connues dans un ordre établi jadis par l'ancienneté, et que ce rang, indépendant de la place qu'elles occupent, mais consacré par la tradition, est toujours respecté par l'usage. Lors des fêtes locales c'est immédiatement après vêpres que le bal commence : il est ouvert par la dame de la première maison du village, ou par la demoiselle de son choix. Elle est conduite par un cavalier qui porte une baguette, ornée de rubans, surmontée d'une pomme, et qui lui présente de la main gauche le bout d'un mouchoir qu'elle saisit de la main droite. Les autres couples, toujours séparés par un mouchoir, se mettent en ligne à la suite de la première dame. Au bout opposé au premier cavalier et que l'on appelle la queue, est celui qui tient la dame de la seconde maison, destinée à remplacer celle qui reçoit actuellement les honneurs. La figure de cette danse, dite danse- longue, ne dure que peu de secondes; mais elle est renouvelée sans cesse, dans l'ordre indiqué, par les personnes qui ne veulent pas y renoncer. Grave, monotone et presque mélancolique, la << danse- longue est bientôt suivie de celle dite les sauts basques» [«Euskal Herriko dantza desberdinei buruz jaso ditugun informazioak ulertzeko (...), irakurleak jakin behar du herri bateko etxe guztiak iraganean antzinatasunak ezarritako ordenaren arabera ezagutzen direla, eta maila hori, hartzen duten lekuarekiko independentea baina tradizioak ezarria, ohiturak errespetatzen duela beti. Herriko jaietan, bezperen ondoren eta berehala hasten da dantza: herriko lehen etxeko andreak irekitzen du, edo berak aukeratutako neskak. Mutil bikotekide batek gidatzen du. Honek xingolaz apaindutako makila bat darama, sagar bat muturrean duena, eta ezkerreko eskuan daraman zapi baten muturra ematen dio, andreak eskuinarekin eusten duena. Gainontzeko bikoteak, beti zapi batez bereiztuta, ilaran jartzen dira lehen andrearen gibeletik. Lehen mutilaren kontrako muturrean, buztana deitzen den amaieran, bigarren etxeko andrearen bikotekidea dago, orain ohoreak jasotzen dituen andrea ordezkatzeko. Dantza luzea deritzon dantza honen figurak segundo gutxi irauten du; baina etengabe errepikatzen da, adierazitako ordenan, bertan behera utzi nahi ez duten pertsonek dantzatua. Serioa, monotonoa eta kasik malenkoniatsua, «dantza luzeari laster jarraitzen dio euskal jauzia izenez ezagutzen dena»] (Guilcher, 1984, 50).
Guilcherrentzat deskribapen honek dantzaren egoera zaharra erakutsiko luke:
Il n'y a pas ici de «rois de la tête et de la queue». Chaque couple à son tour passe de celle-ci à celle-là, « pour peu de secondes ». La baguette surmontée d'une pomme passe vraisemblablement de main en main. [Hemen ez dago «buru eta buztaneko erregerik». Bikote bakoitza, toki batetik bestera iragaten da segundo gutxitarako. Sagar batez koroatutako makila, ziurrenik, eskuz esku pasatzen da] (Guilcher, 1984, 51).
Sauveur Harruguetek 1927an Nafarroa Behereko dantzari buruzko bere lana argitaratu zuen, eta antzeko azalpen bat ematen digu, baita une hartako dantzaren deskribapen labur bat ere:
L’honneur d’ouvrir la file, de porter le rameau, se payait jadis; il en était de même de l’honneur moindre attaché aux places suivantes s'échelonnant à tarifs graduellement diminués [Ilararen buru izatearen ohorea, adarra eramatearena, ordaindu ohi zen; gauza bera gertatzen zen hurrengo postuei lotutako ohore txikiagorekin, hauek pixkanaka prezio merkeagoetan ematen baitziren]. (S. Harruguet, 1927, 33)
Quand la présence d’une personnalité de distinction –ou de générosité escomptée- était signalée sur la place des réjouissances, l’orchestre descendait de son estrade et s’acheminait en jouant vers le personnage, précédé par un groupe de jeunes gens. L’un de ceux-ci présentait un verre sur une assiette, offrait du vin, pendant qu’un autre exhibait sur un plat semé de quelque monnaie d’argent, une orange dont la crête était piquée d’une fleur, et dans les flancs de laquelle s’enfonçaient quelque pièces d’or. Cela constituait une appel à la bourse de l’assistant ainsi honoré. Telle qu’on la danse actuellement, la farandole se compose de quatre figures. Elle en comptait jadis un plus grand nombre aujourd’hui oubliées. Le oy les ménétriers qui s’en étaient fait une spécialité ont-ils négligé d’en faire perpétuer la vogue par leurs successeurs? [Ospakizun lekuan pertsona ospetsu bat -edo bere eskuzabaltasuna espero zena- bazegoela atzematen zenean, orkestra bere plataformatik jaitsi eta jotzen, pertsona horrengana joaten zen, aurretik gazte talde bat zuela. Haietako batek edalontzi bat zeukan plater baten gainean, ardoa eskainiz; beste batek, berriz, zilarrezko txanponez jositako plater baten gainean laranja bat erakusten zuen, goialdean lore bat eta alboetan urrezko txanpon batzuk zituela. Horrela ohoratutako pertsonaren diru-zorrora deia zen hori. Gaur egun dantzatzen den bezala, farandolak lau koreografia zati ditu. Lehen askoz gehiago zeuden, baina ahaztu egin dira. Bere espezialitatea egin zuten musikariek ahaztu egin al zuten bere ondorengoengan iraunaraztea?] (S. Harruguet, 1927, 33)
Lehen eta azken postuei emandako garrantzi hori Sagasetak ere jaso zuen Luzaiden. Horrela, beste garai batzuetan denek izan nahi zuten gidari bezala dantzatzeko ohorea, eta horregatik, jai nagusietan auzoetako ordezkariek arau batzuk ezarri behar izan zituzten hori erdiesteko: Jai nagusien lehen egunean, Meza Nagusiaren ondoren, Gainekoletako herritarrek Dantza Luzia gidatzen zuten. Egun bereko arratsaldean, Luzaideko kalekoek egiten zuten. Bigarren egunean, goizean, Azoletako bizilagunak eta arratsaldean Gaindolakoak. Ondarrolakoek, Arnegikoak izan arren, hirugarren egunean dantzatzen zuten (Sagaseta, 2011, 337).
Guilcherrek bere ikerketa egin zuenean, Dantza Luzea dantzatzen zen Nafarroa Behereko hegoaldean, «Baigorritik Donaixti-Ibarrera eta Luzaidetik Behorlegira» (Guilcher, 1984, 52). Tamalez, iparraldean desagertzeko bidean zegoen:
Il arrive bien qu’on forme encore la farandole à la fin des bals et dans quelques fêtes, mais le public en a de moins en moins le goût, et rares désormais sont ceux qui savent en faire le pas [Gertatzen da oraindik kalejira osatzen dela dantzaldien amaieran eta zenbait festatan, baina publikoak geroz eta atxikimendu txikiagoa dio, eta gutxik dakite nola dantzatu] (Guilcher, 1984, 52).
Garazirentzat, Guilcherrek Dantza Luzea dantzatzeko bi modu identifikatu zituen. Aberatsena Luzaide eta Arnegin dantzatzen zena zen. Aberastasuna dantzatzeko modu ezberdinetan zetzan, urratsen barietate handiago edo txikiagoan: «lekuan bertan eta tenpo azkar batean egindako antxixaten segida etengabe» (Guilcher, 1984, 63) edo antxixatekin egindako jokua.
Iholdiren kasuan, bigarren faserako aldaera bat Guilcherrek ematen digu, Toberetako testuinguruan ematen zena:
(...) la dantza korda a parfois été donnée en spectacle sur la scène des parades charivariques. Au sautillé de la farandole ordinaire on substituait alors une combinaison de yo et d’erdizka (...) En fait la dantza luze se muait en saut basque [(...) dantza korda, batzuetan, toberen eskenatokian dantzatzen zen. Kalejira arruntaren jauzitxoak, jo eta erdizken segida batek ordezkatzen zituen (...) Dantza Luzea jauzi bat bihurtzen zen, hain zuzen] (Guilcher, 1984, 62, n. 41).
Gaur egun, Dantza Luzea egiten den leku gehienetan, kabalkadak edo libertimendiak antolatzen dituzten dantza taldeetako dantzariak dira Dantza Luzea dantzatzen dutenak. Gerta daiteke, halaber, leku batzuetan Kontrapasak bezala ezagutzen den zatia dantzatu ondoren, nahi duen oro dantzatzera gonbidatzea. Sarrera, orduan, desordenatua da eta Dantza Luzearen gainerako zatiak dantzatzen dira.
MULTIMEDIA
Donapaleuko Dantza Luzea. 2023. Inauteriak. It.: Dantzan.eus
PRESENTACIÓN
Ilarako lehen eta azken dantzariak normalean bolante pare bat izaten dira, baina beste batzuk ere izan daitezke. Antzina gizonak ziren beti. Esku librean, bereizgarri gisa, hirurogei zentimetro inguruko makila adarduna daramate, lau adarrekoa, eta madari bat du punta bakoitzean iltzatuta. Makila horren ordez, sagarrak edo laranjak ere erabil daitezke. Adar hori ereinotza, platano, arto-zurtoin berdea edo beste edozein adar ere izan daiteke. Dantzari hauek dantza gidatzeko ardu...leer más
Guilcherrek (1984) Nafarroako Behereko ekialdeako Oztibarre eskualdeari buruzko XIX. mende hasierako informazioa bildu zuen. J.A. Cerviniren deskribapen bat da:
«Pour l'intelligence des renseignements qui nous ont été communiqués (...) au sujet des diverses danses du Pays Basque, il faut que le lecteur sache que toutes les maisons d'un village quelconque sont connues dans un ordre établi jadis par l'ancienneté, et que ce rang, indépendant...leer más
Gaur egun, Dantza Luzea egiten den leku gehienetan, kabalkadak edo libertimendiak antolatzen dituzten dantza taldeetako dantzariak dira Dantza Luzea dantzatzen dutenak. Gerta daiteke, halaber, leku batzuetan Kontrapasak bezala ezagutzen den zatia dantzatu ondoren, nahi duen oro dantzatzera gonbidatzea. Sarrera, orduan, desordenatua da eta Dantza Luzearen gainerako zatiak dantzatzen dira.
MULTIMEDIA
Ikus Luzaideko Bolant Eguneko dantzak
Harruguet, S. (1927). La danse en Basse-Navarre. Bulletin du Musée Basque, nº 3-4. Baiona
Guilcher, J.M. (1984). La tradition de danse en Pays Basque-français et Béarn. Maison des Sciences de l’Homme. Paris
Sagaseta, M.A. (2011). Luzaideko ddantzak. Herritar Berri-Astero/Baigorri-Gara. Bilbo
Le Pays, R. (1664). Amitiez, amours eta amourettes (2. argitalpena). Grenoble. (disponible en Gallica: leer más
Dantza Luzea dantza taldeetan transmititzen da