Jotak

Igantziko Dantza Luzea. Jota. 2019. It.: Ortzadar

Igantziko Dantza Luzearen seigarren dantza da. Dantza Luzia bukatzeko, dantzari guztiek jota eta porrusalda dantzatzen dute eta karrika dantzan plazatik ateratzen dira.

Jota dantzatzeko ez dago doinu finkorik, edozein jo daiteke.

Dantza Luzea edo Luziaren izenaren barruan, San Migel eguneko arratsaldean eta San Joan bezperan egiten diren dantzak biltzen dira. Goizean egiten diren dantzak erritualagoak baldin badira, arratsaldekoak, Bortzirietako bertze herrietan gertatzen den bezala, sozialagoak dira.

San Juanetan ere dantzatzen da Dantza Luzea. Bezperako suak egiten diren unetan dantzatzen da. Sanmigeletako Dantza Luzean protagonismoa mutilek badute (haiek hasten dituzte dantzak), Sanjuanetan neska dira dantzak gidatzen dituztenak.

Korroan dantzatutako jota da, barruko korroa mutilek osatua eta kanpokoa neskek. Igantziko jota jota tradizionalean oinarritutako jota berri bat da. Bertan jotaren ohiko urratsak eta figura koreografiko berriak nahasten dira.

Jota hau San Migel eguneko (IX-29) goizeko ekitaldia bukatzeko dantzatzen da eta egun bereko arratsaldeko Dantza Luzearen parte gisa.

Orriak