ABLITASKO PLEGO DANTZA (BERRIA)

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Danza del Pliego
Azalpena: 

Jatorrizko Danza del Plego oinarri hartuta sortutako dantza berria. Plego dantza irri dantza bat da eta bertan partaidetako batek besteak gerritik zintzilik daraman paperezko orria, erretzen saiatu behar du. Jatorrizko dantza honi gehitu zaizkio plazan sartzeko eta ateratzeko dantza bat, eta jota bat. Bien bitartean, dantzari guztiek egindako danza del plego egiten da.

Herria:

NOIZ
Data: 
Apirilaren lehendabiziko igandean, 13etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Foruen Plaza
Geokokapena: 

AZALPENA

Apirilaren lehengo asteburuan Ablitasen ospatzen dira “Plegoko jaiak” eta lehen igande horretan Danza del plego dantza berria dantzatzen da Foru Plazan. Dantzak hiru atal ezberdin ditu. Lehendabizikoan mutilak plazan sartzen dira ikuslegoak uzten duen zirkuluaren inguruan dantzatzen. Ondoren eta eskutik helduta, neskak sartzen dira eta aurrerantz jotzen dute mutilen parera heldu arte, beraiekin dantzatuz. Honi sarrera deitzen diote eta honen segida “danza del plego” da. Neskek mutilen pareko ...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Pedro Arellanok (1933) deskribatu zuen lehengo aldiz dantza hau baina XX. mendearen lehengo hamarkadetan galdu egin zen. Informazio honekin, 1977an Ortzadar Elkarteak ikertu zuen eta hurrengo urtean, Nafarroako Erriberaldeko folklorea oinarri hartuta, aurkeztu zuen Erribera izeneko ikuskizunean taularatu zuen. Gerora, 1994an Ablitasko Mendianike Dantza Taldeak Danza del Plego berreskuratzeko ikerketa abiatu zuen. Adineko pertsonen testigantzek esaten zuten ezen oso pertsona zahar bat ikusi zu...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Ez dago zenbaki zehatzik. Lehendabizi Mendianike Taldeko partaideek egiten dute, baina ondoren Plego herrikoia deitzen diotena egiten da eta bertan nahi duen guztiek parte hartzen dute.

Bestelako parte hartzaileak: 
Ez da bikote zenbaki zehatza.
Iraupena: 
15-20 minutu

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Ablitas. Danza del Plego. Sarrera. 2015. Mendianike Dantza Taldea
Ablitas. Danza del Plego. Plego dantza. 2015. Mendianike Dantza Taldea
Ablitas. Danza del Plego. Jota. 2009. Mendianike Dantza Taldea
Ablitas. Danza del Plego. Irteera. 2015. Mendianike Dantza Taldea
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA
  • Mutilek: panazko praka iluna, atorra zuria edo kolore argikoa, gerriko zabala (kolore askotarikoak) eta sorbaldaren gainean blusa beltza irekia. Oinetan galtzerdi zuriak eta espartin beltzak. Buruan, txapel beltza. Azkenik eta sorbaldan gerrikotik zintzilik, egunkari baten orri bat (plegoa).

MUSIKA
Musikariak: 
Tuterako Gaitariak eta Ablitasko Udal Banda.
Soinu tresnak: 
Gaitak, atabal eta Banda.
Garapena: 

Plego Dantzaren musikak bere garaian Felix Arellanok (Pedroren anaia) txisturako egin zuen partitura du oinarria. Gainontzeko koreografien musika, Tuterako Gaitariak ziren Fernando León eta Jabier Perez de Obanosi enakargatu zitzaien. Jotarako Julián Romanoren 9. Jota aukeratu zuten. Partitura hauek Ablitasko Udal Bandari pasa zitzaizkion eta Bandan harmonizatu ziren.