LEITZAKO INGURUTXOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Leitzako ingurutxoa mantendu den ingurutxorik osatuena da eta hainbat dantzek osatzen dute. Soka dantza da egiten den lehendabiziko dantza. Bertan mutilek soilik, edota neskekin, belauntziko izeneko dantza egiten dute. Bigarren dantza sorta Ingurutxoa da berez. Sorta honetan erritmo eta koreografia ezberdineko dantzak egiten dira: inguru handiak eta inguru txikiak. Neska-mutilek bikoteka dantzatzen dira korroan erlojuaren orratzen mugimenduaren kontrako norabidean. Bukatzeko, fandango, porrusalda eta biribilketa egiten dira. Dantza hau, batez ere, herriko festetan dantzatzen da.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 12. 12'30etan
NON
Tokia: 
Euskal Herria Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

Abuztuaren 12an, San Tiburtzio egunean eta meza nagusiaren ondoren,  Aurrera Dantza Taldeko dantzariek Leitzako ingurutxoa plazaratzen dute. Leitzako ingurutxoa orain arte heldu den osatuena da. Hainbat atal edo dantza ezberdinak ditu eta horrek ematen dio duen aberastasuna: soka dantza eta belauntzikoak, Inguru haundiak eta txikiak eta, bukatzeko, fandango, porrusalda eta biribilketa. Mutilak soka dantza egiten sartzen dira plazan, eskutik helduta. Momentu batean geratzen dira eta sokar...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Ingurutxoak oso esparru zabala hartzen zuen Nafarroan: Basaburuak, Larraun, Arakil, Ultzama… Baina 1936ko gerra bukatu zenerako desagerturik zegoen toki guztietan, Leitzan izan ezik. Egile batzuentzat bi dantza multzo ezberdinek osatzen dute ingurutxoa: soka dantza eta berez ingurutxoa dena. Aurreko mendearen 60ko hamarkadan berreskuratzen hasi ziren Larraungo ingurutxoen kasuan, soka dantza ez da egiten, baina bertan egiten diren zortzikoak edo belauntzikoak mantendu dira ingurutxoaren dantz...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Abuztuaren 12ko eguerdiko emanaldian Aurrera Dantza Taldeko dantzariek hartzen dute parte. Gainontzeko dantzaldietan partaidetza librea da

Iraupena: 
20 minutu inguru

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Leitzako Ingurutxoa. 2016. Txoko Musikala, Andoni Lizarralde
JANZKERA

Ingurutxoa berez gizarte dantza denez ez du jantzi berezirik eskatzen. Leitzako Aurrera Dantza Taldea ingurutxoa ateratzearen ardura hartzen hasi zenean honako jantziak zeramaten dantzariek:   

Neskek oinetako beltzak (zapatak), media zuriak, gonazpikoa, modelo ezberdinetako txorkatilerainoko gona urdina eta alkandora zuria (eta zuri gorriz- sanferminetako jantzia- ere) eta mantal aurreko beltza. Buruan gehienak zapirik gabe eta adatsa txirikordatua. Dantzarako zapi...irakurri gehiago

MUSIKA