Leitzako Inguru haundia

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Neska-mutilen bikoteek inguruka egiten duten dantza, bai talde osoak ala aurreskua eta atzeskuak beren bikoteekin. Zubiak ere egiten dira.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Ingurutxoa

Leitzako ingurutxoa. 2004. Dantzan.com

Ingurutxoa zirkulu irekian, erlojuaren kontrako norabidean, eta bikoteka egiten diren dantzak ditugu. Dantza hauek beste dantza edo mugimendu koreografiko batzuek osatuak izaten dira, zeinak erritmo ezberdinak dutenez gero, dantza desberdintzat onar genitzakeen. Izan ere, aditu batzuen arabera, ingurutxoak beste dantza talde konplexuago baten barnean kokatu beharko lirateke: soka dantzekin batera sortzen den zikloa, hain zuzen. Ingurutxoa, izenak izen, Nafarroako mendialde gehienaren gizarte-dantza garrantzitsuena izan da. Hala ere, beste garaiotako balizko hedadura zabalagoaren lekuko oso salbuespen bitxia daukagu Lizarran mantendu den ingurutxoarekin, Larrain Dantzarekin. Ingurutxoa oso ahul heltzen zaigu aurreko mendaren lehendabiziko hamarraldietara eta 36ko gerrak akitzen du toki gehienetan. Hala baina, 70ko hamarkadaren azkenengo urteetan hasten da berriz ere euskal geografian zehar zabaltzen Lizarrako Larrain Dantzaren arraskatari esker.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Leitzako Inguru haundia
BIDEO GALERIA
Leitzako Ingurutxoa. Lehendabiziko Inguru Handia eta Zubia. 2016. Txoko Musikala. Andoni Lizarralde
Leitzako Ingurutxoa. Bigarren Inguru Handia eta Zubia. 2016. Txoko Musikala. Andoni Lizarralde