Jotak

Bakaikuko Santio plazan bertan ematen zaio hasiera dantzari, nahiz eta noizbait ere kalejiran igo izan den Santioko ermitatik. Neska zein mutil gazteek kaxeroz  jantzirik dantzatzen dute txistulari batek lagundurik. Baina bada festetan zehar beste egun bat non edonork dantza dezakeen. Hau era espontaneo batean egiten da, dantzatu nahi duen oro atxiki daiteke zortzikoa dantzatzera eta beraz, gaur egungo arropekin ere dantzatzen da.

Orriak