Billantziko txiki

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Baztango mutil dantza. Izen honekin Maurizio Elizaldek eta Aita Donostiak ematen digute, baina Bernardo de Zalduak bere eskuizkribuan esaten digu:

 “a continuación del” BILLANTZIKO” (…) se danzaban sin interrupción las 2 “mutildantzas” que siguen por el orden en que se describen. Ambas han sido tomadas a Jose de Telletxea, txistulari de Errazu [BILLANTZIKOaren” segidan (…) etenik gabe ondoko 2 “mutildantzak” dantzatzen ziren eta deskribatzen diren hurrenkeran. Biak Jose de Telletxea Erratzuko txistulariarengandik izan dira jasoak] (Jordá, 1973; 579-580)

Bi mutil dantza horietariko lehena Billantziko txiki da eta bigarrena Zahar dantza. Ez da, ordea,  gaur egun ezagutzen dugun Billantziko txikia. Zalduak ez du Maurizio Elizaldek deitzen duen itzulia biltzen.
Billantziko txiki (Billantziko zaharrarekin ala gabe) ez da bakarrik dantzatzen den mutil dantza. Jose Telletxearen tradizioan ikusi dugu nola Billantziko eta Hiru puntukoaren ondoren dantzatzen zen eta “nº2” izendatzen duenaren aitzinetik (Zahar dantza dena).

Gaur egun Billa...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Beste dantzak ziklo honetan: 
BIDEO GALERIA
Billantziko Txiki osoa. Arizkun, Baztan. 2018. It.: Dantzan.eus/Baztandarrak Dantza Eskola
Billantziko Txikia. Arizkun, Baztan. 2018. It.: Dantzan.eus/Baztandarrak Dantza Eskola