Billantzikoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Baztango mutil dantza. Tradizio baztandarraren gaur egungo unean, Billantziko dantzatzen ohi den bigarren mutil dantzaren izena da. Hau, Hiru puntukoaren ondoren eta etenik gabe dantzatzen da, biak bat balira bezala. Mutil dantza erraza, urrats gutxikoa eta dantzari andana biltzen ohi duena.

Billantzikori buruz daturik zaharrenak Aita Donostiak eman zizkigun 1913an. Bilduma horretan agertzen zen lehendabiziko tokian “Iru puntukoa (Billantziko aintzinean)” (Donostia, 1994; 1954). Izen aldatzearen lehendabiziko albistea dugu.

Bernardo Zalduak bere aldetik azaldu zigun bere 1932ko eskuizkribuan:

Inmediatamente (tras el aunitz urtez) (y sin interrupción) comienza el baile. Es costumbre general hacerlo con el "Billantziko", o por lo menos por algunas de sus fases. [Segidan [Aunitz urtez egin ondoren] (eta etenik gabe) dantza hasten da. Ohitura orokorra da “Billantzikorekin” egitea edo, bederen, bere faseetako batzuekin] (Jordá, 1973)

Billantziko honen soinua gaur egun Hiru puntuko izenarekin ezagutzen dugunaren berbera da. Zalduak segitzen du:

En la actualidad a continuación de este baile y sin inte...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mutil Dantzak

Izenak adierazten duen bezala mutil dantzak tradizionalki mutilek burututako dantzak dira. Izena modu generikoan hartzekotan, dantza talde honetan tradizioan aurkitzen ditugun dantza gehienak sartuko liratete, gizarte talde honek, mutilenak, izan baita erritozko zein gizarte dantza gehienen protagonista. Horren atzean emakumean plazan agertzeko ezarritako zailtasunak. Horregatik “mutil dantza” tipologiaren barruan tradizionalki mutilek zirkulu irekian zein itxian eta erlojuaren orratzen kontrako bidean dantzatutako dantzak aurkituko ditugu. Erran beharra dago emakumeak gero eta gehiagotan parte hartzen ari direla honelako dantzetan. Tipologia honen adibiderik garbienak Baztango mutil dantzak eta Nafarroa Behereko jauziak dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Billantzikoa. Baztango Mutil dantza. Oñati, 2018. Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena. It.: Dantzan.eus
Hiru puntukoa eta Billantzikoa. Oñati, 2018. Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena. It.: Dantzan.eus