Hiru puntukoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Baztango mutil dantza bat da Aunitz urtezen ondoren dantzatzen ohi den lehendabiziko mutildantza, alegia. Oso urrats gutxi dituen mutil dantza da (erreza zentzu horretan) eta jende asko biltzen du jotzen denean.
Dantza hau ez da beti izen horrekin ezagutu, esku artean daukagun informazioaren arabera. Aita Donostiak 1913an bildutako “Mutil-dantzak” izeneko bilduman agertzen da Irupuntukua. Bere partituraren izenburu gisa Irupuntukua (Antiguamente Villancico) agertzen da (Donostia, 1994, 1970). Bernardo de Zalduak ere, Erratzuko txistularia zen Jose Telletxearengandik melodiak eta azalpenak jaso zuenak, Billantziko izena erabili zuen bere 1932ko eskuizkribuan eta ez du sekulan Hiru puntuko izena aipatuko:

Inmediatamente (tras el aunitz urtez) (y sin interrupción) comienza el baile. Es costumbre general hacerlo con el "Billantziko", o por lo menos por algunas de sus fases.[Segidan (Aunitz urtez egin ondoren) (eta etenik gabe) dantza hasten da. Ohitura orokorra da “Billantzikorekin” egitea edo, bederen, bere faseetako batzuekin]. (Jordá, 1973)

Aita Donostiak mutil dantzak berriz ere jasoko ditu 1943an (oraingo honetan Maurizio Elizaldek, Arizkung...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Hiru Puntukoa. Baztan. 2018, Oñati. Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena. It.: Dantzan.eus
Hiru puntukoa eta Billantzikoa. Oñati, 2018. Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena. It.: Dantzan.eus