BAZTANGO MUTIL DANTZAK

AURKEZPENA

Mutil dantza Lekarozen
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Hogei dantza ezberdinek osatzen dute Baztango Mutil-dantzak, baina ezberdin izan arren , ezaugarri koreografiko komun batzuk dituzte: biribil irekian eta erlojuaren orratzen kontrako norantzan dantzatzen dira. Gaur egun, Bailarako herrietako bestetan zein une berezietan, egiten dira. Izenak dioenez, tradizionalki gizonezkoek dantzatu izan dituzte baina azken boladan emakumezkoek ere parte hartzen dute. Mutil-dantzek Iparraldeko jauziekin eta Biarnoko sautsekin daukate harremana.

FITXA ERAIKITZE LANETAN.

Herria:

NOIZ
Aldizkakotasuna: 
Herrietako bestetan, Baztandarren Biltzarra egunean

Ziklo honetan dauden dantza motak:

AZALPENA

“Baztango mutil dantzak” etiketaren azpian ezaugarri komuneko dantza talde bat biltzen da eta ezaugarri horiei esker bereizi daitezke beste mutildantzetatik. Mutil dantza guztiak biltzen dituen ezaugarria izan da mutilek soilik dantzatzea.

Baztango mutildantzak borobil irekian eta erlojuaren orratzen ibilbidearen kontrako norantzan dantzatzen dira. Parte hartzea irekia izan da (garai modernoetan, bederen) dantzatzen jakin duen orori, beti ere gizonak baldin baziren ...irakurri gehiago

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA