Lakuntzako Bigarren Ingurutxoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Lehendabiziko ingurutxoa behin bukatuta, hasten dira dantzariak toki hortatik bigarren ingurutxoa. Honetan ere lehengoaren mugimendu orokorra errepikatzen da plaza zeharkatuz eta gero hasierako tokira itzuliz. Baina musika eta koreografia aldatzen da. Ingurutxo hau lau esaldi musikalak osatua dago. Gaur egunean dantzatzen den moduan, lau esaldi horiei hiru mugimendu koreografiko legozkieke eskema hau segituz: 1-2-1-3. Dantza hau 1936-39.go gerra bukatu eta gero desagertzen da, beste dantzekin batera. Eta besteak bezala 70 hamarkadan Deustuko Bihotz Alaik eta Iruñeko Ortzadar Elkarteak burututako ikerketen ondorioz berreskuratzen da. Baina kasu honeta lortzen diren koreografiak ez dira berberak. Egun Lakuntzan dantzatzen den bigarren ingurutxoa Deustuko Bihotz Alai taldeak jasotakoa da. Ortzadar Elkarteak jasotako bertsioa bestelakoa da: esaldi musikal bakoitzari mugimendu koreografiko bat dagokio, ondoko eskema jarraituz: 1-2-3-4. Edozein gaztek parte har lezake. Normalean alkate dantzan parte hartzen duten berberak izaten dira. Mutilek kaskainetak jos ditzekete dantza honetan erritmoa eramanez.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Lakuntzako Ingurutxoa. Ortzadar Dantzari Taldea (Arg. Ortzadar-Joseba Mairal)
BIDEO GALERIA
Lakuntzako Alkate dantza. Bigarren Ingurutxoa. 2014. Ainize Irujo-Karlos Irujo
Lakuntzako Alkate dantza. 2. ingurutxoa. Ortzadar