LAKUNTZAKO ALKATE DANTZA

AURKEZPENA

Lakuntzako Alkate Dantza. Zortzikoa. 2014ko Bestaberri eguna. Lakuntzako Udala
FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Lakuntzako Zortzikoa, Lakuntzako Ezpata Dantza
Azalpena: 

Lakuntzako udalak lakuntzarrak eta herrira bertaratuak ogia, gazta eta ardoa jan-edatera gonbidatzen du eta momentu horietan dantzariak plazan biltzen dira eta ziklo hau osatzen duten zortzi dantzak dantzatzen dituzte: Ezpata dantza, Alkate dantza, Zubia, bi Ingurutxoak, Jota, Arin-arin eta amaierako Biribilketa.

Herria:

NOIZ
Data: 
Urtarrilaren 20an; Bestaberri egunean; eta Abuztuaren 15aren hurrengo igandean (Feriak)
Aldizkakotasuna: 
Urterokoa
NON
Tokia: 
Herriko Plaza
Ibilbidea: 
Ez
Geokokapena: 
AZALPENA

“Alkate dantza” izenaren azpian zortzi dantzek osatutako talde bat dago, nahiz eta dantzak eredu koreografiko ezberdinetakoak izan: ingurutxoak, soka dantzak, ezpata dantzak… Lakuntzako zikloak biltzen dituen zortzi dantza horiek, gaur egun une eta toki berean dantzatzen dira:

  1. Ezpata dantza
  2. Alkate dantza
  3. Zubia
  4. Ingurutxo (1)
  5. Ingurutxo (2)
  6. Jota
  7. Arin-arin
  8. Biribilketa

Dantzak aipatutako hurrenkeran dantzatzen dira. Mut...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Eskualdeko dantzaren beste adierazpen asko bezala, Lakuntzako dantzak 1936ko gerraren ondoko urteetan galdu egin ziren. XX mendeko 70ko hamarkadaren hondarretan bai Deustuko Bihotz Alai dantza taldeak, baita Iruñeko Ortzadar Elkarteak ere, Lakuntzako dantzei buruz espreski eta orokorrean Arakil eta Sakanako folkloreari buruzko ikerketa abiatu zuten bakoitzak bere aldetik eta biek ala biek lortzen dute Lakuntzako zikloa berreskuratzea, batez ere Emilio Andueza zenaren informazioek lagunduta. D...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Alkate dantzaren zikloan nahasten dira bi motatako dantzak. Batzuk erritozko ezaugarri nabarmena dute eta beste batzuk sozialagoak dira, irekiagoak. Ezpata dantza delakoan, herriko mutilek hartzen dute parte soilik. Partaidetza librea da, teorikoki bederen, hala nola Alkate dantzan. Neskek Alkate dantzan hartzen dute parte une batetik aurrera eta beti ere, mutilek parte hartzen duten kopuru berean. Ingurutxoak, jota eta arin-arin, azkenik, dantza mistoak dira.

Erlazionaturiko Ondarea: 
  1. Gazta, ogia eta ardoari gonbidapena
  2. Barkilloak(zilarrezko katiluak)
  3. Lakuntzako Pertzako besta ipuin tradizional bati lotuta dago, zeinak Lakuntzako herria protagonista baitu.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Ezpata Dantza
Jota
ARGAZKI GALERIA
Lakuntzako Alkate Dantza. Mutilen Jantziak
Lakuntzako Alkate Dantza. Nesken Jantziak
Lakuntzako Ezpata Dantzako makilak. Detailea. 2014-Bestaberri.
Lakuntzako Ezpata Dantza. 2005-Bestaberri.
Lakuntzako Alkate Dantza. Zortzikoa. 2005-Bestaberri. Lakuntzako Udala
Lakuntzako Alkate Dantza. Zortzikoa. 2005-Bestaberri. Lakuntzako Udala
Lakuntzako Alkate Dantza. Ingurutxoa. 2014-Bestaberri. K. Irujo
JANZKERA

Mutilak: “baserritar” jantzia daramate soinean. Zangoetan kautxuzko abarka beltzak eta kotoi edo artilezko galtzerdiak eta, haienen azpitik sartuta, galtzen beheko aldea eramaten dutelarik. Kotoizko galtza urdinak dira eta atorra zuria eta edozein materialezkoa (sintetikoa normalean). Gerrian gerriko beltza eta lepoan “belarretan” erabiltzen zen zapi bat. Buruan txapela beltza. Ezpata dantza egiteko gazteek gutxi gora beherako metro eta erdiko hurritz edo lizarrezko bi makil ...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Bi txistulari
Soinu tresnak: 
Txistua eta danbolina
Grabaketen egilea: 
ORTZADARko TXISTULARIAK. Arion Estudioak. Iruñea, 2004
Garapena: 

Emilio Anduezak ezagutu zuen Ihabarko ttunttuneroa Alkate dantza jotzen. Gero Etxarri Aranazko gaitariak etorri ziren. Nahiz eta azkenengo urteetan musikariak txistulariak izan, akordeolariak ere izan dira.