Lakuntzako Alkate Dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Zortzikoa
Azalpena: 

Ezpata dantza bukatuta, azkeneko dantzaria lehendabiziko tokian jartzen da eta dantza hasten du. Dantzarien soka, eskuz hartuta, erlojuaren kontrako norabidean mugitzen da. Lehendabiziko bi dantzariek bost zortzikoak dantzatzen dituzte: bi, agintarien aurrean eta gainontzekoak plazaren lau bazterretan. Lehendabiziko fase hau amaituta, dantzari aurreskua nesken bila joaten da eta mutilen sokan kokatzen ditu, mutilen artean. Dantzari hau mutilen artean bigarren izango da, orain lehena den dantzariaren bikotekidearen atzean. Neskek gerrian daramatzaten zapiak eskutan hartzen dituzte eta aurreko eta atzeko mutilei luzatzen zaizkie soka osatuz. Orain has daiteke alkate dantza berriz ere, aipatutako bost zortzikoak dantzatuz hurrenkera berberean eta toki bertsutan. Partaidetza librea da. Esan genezake esanahi berezia duten dantzariak badaudela dantzarien artean. Egun, ezpata dantzaren azken dantzaria , makilak biltzen dituena, lehendabizikoa jartzen da alkate dantza hasten delarik eta bera izango da, bigarrenarekin batera, zortzikoak dantzatuko dituena. Bera izango da ere bai neskak sokan jarriko dituena, baina orduan mutilen artean bigarren geldituko da eta ordu arteko bigarrena izan...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Soka Dantza

Soka bat osatuz lerroan, banaka edo bikoteka, itxi gabeko borobil batean eta erlojuaren aurkako norabidean mugituz egiten den dantza soziala da. Dantzariak zapien bidez edo eskuak elkarri emanda dantzatzen dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Lakuntza. Alkate Dantza. 2005eko Bestaberri
BIDEO GALERIA
Lakuntza. Alkate Dantza. Mutilak soilik. 2014. Bestaberri. K. Irujo
Lakuntzako Alkate Dantzaren 1, zortzikoa. Ortzadar