Lakuntzako Alkate Dantzaren Zubia

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Zubia
Azalpena: 

Alkate dantzaren zortzikoak bukatzen direnean, dantzariek biribilketa bat egiten dute plazan barrena ingurutxoak hasi baino lehen. Lehendabiziko bikoteak zubi bat egiten du lotzen duen zapiarekin eta bere azpitik pasarazten ditu gainontzeko dantzariak. Bizkitartean txistulariek ¾ (edo 3/8)ko melodia bat jotzen dute. Zubi azpitik denak pasatu direlarik lehendabiziko bikotea da beste guztiak bere atzetik daramana eta plazan dantzatu ondoren plazako alde bati perpendikularki jartzen dira ingurutxoei hasiera emateko.

Herriak:

BIDEO GALERIA
Lakuntzako Alkate Dantzaren Zubia