Lakuntzako Ezpata Dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Dantzariak, lerro batean eta makilen bidez lotuta, plazan sartzen dira dantzatzen Alkate dantza hasteko tokira heltzen diren arte. Dantzariek gaztainondo, zume edo lizarrezko bi makil daramatzate mutur batetik eutsirik esku bakoitzean. Beste muturra atzean dagoen dantzariak hartzen du. Beraz, esku bakoitzean bi makil mutur daramatza dantzari bakoitzak: bere makilenak eta aurreko dantzariarenak. Behin bere tokian, udaletxearen ondotik sartzen dira plazan musikaren harira eta makilek uzten duten esparruaren barruan dantzatzen. Agian, ezaugarri koreografiko nabarmenena ezker hanka igotzen egiten duten “guraizea” da. Galdu baino lehen, dantza hau egiten zen soilik Bestaberri egunean. Makilak eguberrian mozten ziren eta laban edo aiztoz lantzen ziren bakoitzak bere makilei itxura pertsonalizatua emanez.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Ezpata Dantza

Leitzako Ezpata Dantza. Elene Arrazola

Dantza honen ezaugarri nabarmenena dantzariek erabiltzen, edo erabili izan duten, ezpata da. Maiz egurrezko makilek edo oihalezko bordoiek ordezkatu dituzte ezpatak. Nafarroan tradizionalki mantendu den Ezpata dantza bakarra Lesakako Ezpata dantza izan da. Aurreko mendearen 70eko hamarraldian Lakuntzakoa berreskuratu egin zen. Bi kasuetan ezpatak egurrezko makilek ordezkatu dituzte.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Lakuntzako Ezpata Dantza. 2005. Bestaberri. Lakuntzako Udala
BIDEO GALERIA
Lakuntzako Ezpata Dantza. 2004. Bestaberri. Ortzadar
Lakuntzako Ezpata Dantza. Ortzadar EFT.