Lakuntzako Lehengo ingurutxoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Dantza hau, ingurutxo izena duen arren, ez da plazaren inguruan dantzatzen, baizik eta plaza alde batetik bestera zeharkatuz musikak agintzen duen erritmoan. Dantzariak jartzen dira plazaren alde batekiko perpendikularki eta neskak ateratzen dira lerrotik mutilen aurrean beste lerro batean jartzeko. Dantzari bikoteek, lerro paralelotan, plaza zeharkatzen dute alde batetik bestera musika agintzen duen soinuan eta, behin bazter batera ailegatuta itzultzen dira dantzatzen hasierako tokira. Lehendabiziko ingurutxo hau bi esaldi musikalez osatua dago eta esaldi bakoitzak bere mugimendu koreografiko propio dauka. Dantza hau 1936-39.go gerra bukatu eta gero desagertzen da, beste dantzekin batera eta besteak bezala 70eko hamarkadan Deustuko Bihotz Alaik eta Iruñeko Ortzadar Elkarteak burututako ikerketen ondorioz berreskuratzen da. Ingurutxo honi dagokionez, bi elkarteek jasotakoa bat dat dator. Edozein gaztek parte har lezake. Normalean alkate dantzan parte hartzen duten berberak izaten dira. Mutilek kaskainetak jos ditzekete dantza honetan erritmoa eramanez.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Lakuntzako Ingurutxoa. Ortzadar Dantzari Taldea (Arg. Ortzadar-Joseba Mairal)
BIDEO GALERIA
Lakuntzako Alkate dantza. 2014. Lakuntzako 1. ingurutxoa
Lakuntzako Alkate dantza. 2014. Lakuntzako 1. ingurutxoa. Ortzadar