Nafarroako Erriberako gainerako Paltoeadoak bezala, Buñuelgoa makil dantzek eta antzezpen desberdinek osatzen dute. Herriko zaindaria den Santa Ana egunean (uztailaren 26an) ospatzen den prozesioan parte hartzen dute dantzariek. Baina paloteadoa herriko jaietan egiten da, abuztuko Ama Birjinara eramanda. Abuztuaren 15ean prozesioari laguntzen diote berriz ere goizean (11’30etan). Prozesioa haientzako aukeratutako lekuetan gelditzen da eta dantzariek dantza egiten dute.
leer más

Arratsaldean Paloteadoa egiten da. Dantzariek Ama Birjinaren irudi bat izango dute zain plazaren mutur batean, eta bertan sartuko dira irudiarekin batera, Kalejira dantzatuz. Kinto izatetik 25 urte betetzen dituzten kintoek, Ama Birjinaren irudia ematen dute. Dantzariekin batera dantzari txiki taldea ere dantzatzen da. Honek dantza bat egiten du Paloteadoa hastean, eta gero funtzioa bera hasten da.
Beste hainbat Paloteadok bezala, Buñuelgoa bost pertsonaiek (Mayoral, Zagala, Rabadán, Ángel eta Diablo) antzezten dute eta zortzi dantzariak dantzan aritzen dira. Paloteadoaren funtzioa bertsotan egiten da, eta pertsonaia horiek modu barregarrian hitz egiten dute herrian gertatutakoei buruz, edo beste edozein gertaerari buruz, eta elkarren aurka egiten dute, paloteado tradizionalen tradizioari jarraituz. Antzezpenean tartekatuta dantzariak dantzatzen dira.
Buñuelgo paloteadoari XIX. mendearen amaieran edo XX. mendearen hasieran utzi zitzaion dantzatzen. Buñuelgo dantzariez ditugun lehen datuak 1806ko urtarrilaren 26koak dira, eta Novillaseko Errosario Santuaren Kofradiaren akta-liburuaren erregistrotik datoz. Honela dio idazpen horretan:
Por préstamo de los vestidos de Danzantes a los de Buñuel 26 de Enero dieron de limosna Pª la Cofradía [Dantzarien jantziak Buñuelekoei maileguan uzt...leer más

Por préstamo de los vestidos de Danzantes a los de Buñuel 26 de Enero dieron de limosna Pª la Cofradía [Dantzarien jantziak Buñuelekoei maileguan uzteagatik Urtarrilaren 26an Kofradiarako limosna eman zuten] (Mendivil, 2024).
Ez da idazpen bakarra: 1817an errepikatu egiten da, baina abuztuan:
En 26 de Enero limosna que dieron de Buñuel por haberlos prestado los vestidos de Danzantes 4 pesetas [Buñuelgoek Dantzarien jantziak mailegatu zitzaizkielako Urtarrilaren 26an 4 pezeta eman zituzten] (Mendivil, 2024).
En 10 de Agosto dieron de limosna los Danzantes de Fustiñana por haberles prestado los sayetas 4 pesetas [Abuztuaren 10ean Fustiñanako Dantzariek, saietak maileguan uzteagatik 4 pezeta eman zuten limosnan (Mendivil, 2024)].
Berreskuratu eta gero 2005ean utzi zitzaion antzezteari, eta 2016an berreskuratu zen berriz ere.
Azken susperraldi hori udal ekimen baten bidez berreskuratu zen: eskolaz kanpoko dantza-jarduera bat antolatuz. Tuterako dantzari bat kontratatu zen, baina berak ez zituen aurretik Buñuelen dantzatu ziren dantzak ezagutzen. Orduan, berreskuratze-prozesu bati ekin zitzaion, tokiko telebistak egindako grabazioak bistaratzean oinarrituta. Horrela, hasieran hiru dantza berreskuratu ziren eta hurrengo urtean beste bi. Azkenik, 2020an Jabitxu Perez de Obanos gaitari tuterarra kontratatu zen, hirugarren makil dantza konposatu zuena. José Luis Balmaseda «Balma» -k koreografiatu zuen.
Azken berreskuratze horrek pertsonaia berri bat ere ekarri zuen: zagala.
Garrantzitsua da, baita ere, talde txikiaren paloteadoaren funtzioan parte hartzea. 5-6 urteko haurrek osatzen dute, makiljole nagusiek lagunduta, eta harrobia sortzea du helburu. Hasierako dantza bat dantzatuz parte hartzen dute, baita zinta dantzan ere.
Makildantzaria: Janzkera unisex da. Alkandora zuria mahukak goratuak dituena, belaun azpiraino granate koloreko galtzak; gonatxo eta gerriko beltzak; galtzen granate bereko zapi handi bat, eskuineko sorbaldaren gainean bularrean tertziatua; galtzerdi zuriak eta beltzean txirikordatutako espartin zuriak janzten dute. Buruan, zapiaren kolore bereko zorongo bat daramate.

Mayoral: Alkandora zuria eta galtza beltza. Gerriko beltza eta galtzerdi zuri kalatuak, eta txaleko beltza azpildua.
Rabadán: Alkandora zuria eta belaunetarainoko galtza beltza. Honen azpitik agertzen den beste galtza zuria. Artilezko galtzerdi zuriak eta larruzko abarkak, aztaletan lotuak. Gerriko beltza. Txapela ere janz dezake.
Zagala/Zagal: Alkandora zuria eta gona/praka beltza. Larruzko abarkak eta eraman dezake (ala ez) galtzerdi zuriak. Lepoan zapia eta alforja bat sorbaldatik zintzilik. Txapela ere janz dezake.
Ángel: Izterraren erdirainoko jantzi zuria, azpildura urrekararekin. Bizkarrean bi hegal zuriak eta buruan koro zuri bat. Oinetako zuriak.
Diablo: Guztiz beltzez jantzia, kapa gorria sorbaldatik eta hanken erdiraino. Zapata puntazorrozdunak. Eskuan sardea.
Garapena:
Lehenbiziko urtean ez zuten Paloteadorako janzkera propiorik. "Pamplonicazko" jantzi zuriarekin dantzatu zuten. Urte horren ondoren, loterian jokatu zuten dirua biltzeko asmoarekin, eta zortea izan zuten saridun askok saria jaso ez zutelako. Diru horrekin egin zituzten paltoeadoaren egungo jantziak. Jantziak herriko jostun batek egin zituen.
PRESENTACIÓN
Nafarroako Erriberako gainerako Paltoeadoak bezala, Buñuelgoa makil dantzek eta antzezpen desberdinek osatzen dute. Herriko zaindaria den Santa Ana egunean (uztailaren 26an) ospatzen den prozesioan parte hartzen dute dantzariek. Baina paloteadoa herriko jaietan egiten da, abuztuko Ama Birjinara eramanda. Abuztuaren 15ean prozesioari laguntzen diote berriz ere goizean (11’30etan). Prozesioa haientzako aukeratutako lekuetan gelditzen da eta dantzariek dantza egiten dute.
leer más
Buñuelgo paloteadoari XIX. mendearen amaieran edo XX. mendearen hasieran utzi zitzaion dantzatzen. Buñuelgo dantzariez ditugun lehen datuak 1806ko urtarrilaren 26koak dira, eta Novillaseko Errosario Santuaren Kofradiaren akta-liburuaren erregistrotik datoz. Honela dio idazpen horretan:
Por préstamo de los vestidos de Danzantes a los de Buñuel 26 de Enero dieron de limosna Pª la Cofradía [Dantzarien jantziak Buñuelekoei maileguan uzt...leer más
8 dantzari
MULTIMEDIA
Makildantzaria: Janzkera unisex da. Alkandora zuria mahukak goratuak dituena, belaun azpiraino granate koloreko galtzak; gonatxo eta gerriko beltzak; galtzen granate bereko zapi handi bat, eskuineko sorbaldaren gainean bularrean tertziatua; galtzerdi zuriak eta beltzean txirikordatutako espartin zuriak janzten dute. Buruan, zapiaren kolore bereko zorongo bat daramate.
Ma...leer más
Dantzak Grupo de danzas y Paloteao de Buñuel-en irakasten dira