Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Dantza kantatu hau apez baxenabartar batek eman zion Azkueri:
Sagarraren adarraren eiharraren puntaren puntatik
xoxoa kantari
nork eman lezake aireño hor? Nik (Azkue, 1990, 283)